
MONDRAGON 2015 kongresua
Azaroaren 25ean Mondragon korporazioaren 2015eko kongresua egin zen Donostian, eta 650 konpromisariok hartu zuten parte bertan, kooperatiba-taldeko enpresa guztien ordezkari gisa. Kongresuak bi zati izan zituen: batean, ohiko gaiak landu ziren, eta, bigarrenean, 'Etorkizuneko Mondragon' proiektuaren egoera aztertu zuten. Lehenengo zatian, kooperatiba berriak taldean sartzeari buruz aritu ziren; esate baterako, GRS, egoitza-zerbitzuen kudeaketan diharduen kooperatiba. … Jarraitu irakurtzen