OVES/GEEB, GEZKI Institutua eta Deustu Eusko Legebiltzarrean izan dira euskal gizarte-ekonomiaren egoera eta behar normatiboak azpimarratzeko

17 abendua, 2015 | Kategoriarik gabe

Azaroaren 25ean, Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politikak eta Etxebizitza Batzordean izan ziren GEZKIko Aitor Bengoetxea eta Itziar Villafañez; OVES/GEEBeko José María Pérez de Uralde eta Ignacio Bretos; eta Deustuko Ikasketa Kooperatiboen Institutuko Francisco Javier Arrieta. Gizarte-ekonomiaren behar normatiboen inguruko iritzia eskaini zuten bertaratuek.

GEZKI institutuko adituek zuzenbide kooperatiboaren gaia jorratu zuten. Euskadiko Kooperatiben Legearen erreformaren aurreproiektua izan zuten hizpide, eta hiru euskal unibertsitateetako adituek (UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) landutako txostenean agertzen diren proposamen nagusiak aurkeztu zituzten. Hori guztia azaltzeaz arduratu ziren Aitor Bengoetxea, GEZKIko zuzendaria eta Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea, eta Itziar Villafáñez, zuzenbide konkurtsal eta kooperatiboan aditua den GEZKIko kidea.

Ondoren, Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiaren (OVES/GEEB) txanda iritsi zen. Behatokiaren koordinatzaile eta CIRIEC-Espainiako presidente José María Pérez de Uraldek GEEBn azken urtean gauzatutako jarduera nagusiak azaldu zituen, eta euskal gizarte-ekonomiaren arlo normatiboan burutu daitezkeen hobekuntzak aipatu zituen: esate baterako, Gizarte Ekonomiaren 5/2011 Legearen garapena sustatzea EAEn, Gizarte Ekonomia Sustatzeko Euskal Batzordea sortuz; entitateen katalogo ofizial eta publikoa osatzea; eta informazio estatistikoa lantzeko oinarriak ezartzea. Bestalde, OVES/GEEBko teknikari-ikertzaile Ignacio Bretosek Behatokiak 2015ean argitaratu dituen azken bi txostenetan lortutako emaitza nagusiak aurkeztu zituen: 'Euskal gizarte-ekonomia eta krisi ekonomikoa: 2009 eta 2013 urteen arteko eboluzio sozioekonomikoaren analisia' txostena, izaera ezohikoa duena, eta 'Euskal gizarte-ekonomiaren egoerari buruzko urteroko txostena'.

Azkenik, Deustuko Ikasketa Kooperatiboen Institutuko Francisco Javier Arrietak hartu zuen hitza, Gizarte Ekonomiaren 5/2011 Legearen aplikazioan dauden hutsuneak mahaigaineratzeko, bai Estatu mailan eta bai autonomia-erkidegoetan. Proposamen batzuk ere bota zituen.

Hitzaldien bideoak:

• Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (11:06) (256 K)

• Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia, OVES/GEEB, ordezkariak (Pérez de Uralde) (11:11) (256 K)

• Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia, OVES/GEEB, ordezkariak (Bretos Fernández) (11:18) (256 K)

• Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia, OVES/GEEB, ordezkariak (Pérez de Uralde) (11:28) (256 K)

• Taldeen txanda.

• Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (11:40) (256 K)

• Itxaso González, Bixen (SV-ES LT) (11:48) (256 K)

• Zulaika Portillo, Arri (EH Bildu LT) (11:59) (256 K)

• Urrutia Oianguren, Aitor (EA-NV LT) (12:05) (256 K)

• Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia, OVES/GEEB, ordezkariak (Pérez de Uralde) (12:07) (256 K)

• Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia, OVES/GEEB, ordezkariak (Bretos Fernández) (12:29) (256 K)

• Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia, OVES/GEEB, ordezkariak (Pérez de Uralde) (12:32) (256 K)

• Bigarren taldeen txanda.

• Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (12:33) (256 K)

• Itxaso González, Bixen (SV-ES LT) (12:33) (256 K)

• Zulaika Portillo, Arri (EH Bildu LT) (12:38) (256 K)

• Urrutia Oianguren, Aitor (EA-NV LT) (12:39) (256 K)

Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia, OVES/GEEB, ordezkariak (Pérez de Uralde) (12:39) (256 K)

 

Argazkia: Eusko Legebiltzarra

Iturria: OVES/GEEB eta Eusko Legebiltzarra