ORBEA celebra en familia el 175 aniversario

28 urtarrila, 2016 | Kategoriarik gabe

Txirrindularitza arloko pertsona aski ezagunak elkartu ziren Orbeak Mallabian (Bizkaia) duen lantokian 175.urteurreneko ekitaldi nagusian. Besteak beste, bertan izan ziren Pedro Delgado, Miguel Madariaga, Samu Sanchez, Marino Lejarreta, Igor Gonzalez de Galdeano, Roberto Laiseka, Jon Odriozola eta Txomin Perurena. Orbea markaren enbaxadore den Santi Millan aktore eta zikloturistak ere ez zuen hutsik egin, eta pertsona ezagun horiekin batera, bertan izan ziren kooperatibako zuzendaritzako kide guztiak, MONDRAGON Korporazioko presidentea eta baita lan-bazkide gehienak ere.

 

Pasioa eta etengabeko berrikuntza

Jon Fernandez, Orbeako CEOak esan zuenez, "Inork ez du guk bezala etengabeko berrikuntza prozesu batean egoteko gaitasunik izan, transformazio etengabekoan" eta horri eskerrak, adierazi zuen "175 urte bere ditugu". Fernandezek historiako mugarri nagusienak gogoratu zituen, enpresa sortu zenetik, elkarte anonimotik kooperatibarako transformazioa bizi zuenera eta noski, karbonozko lehenengo bizikleta merkaturatu zuteneko garaia ere gogoan izan zuen "gure Orca izan zen", esan zuen.

 

Orbea familia osatzen duten gizon eta emakumeak ere gogoan izan zituen zuzendari orokorrak, eta noski urte horietan guztietan hil diren guztiak ere. "Etorkizunean ere gure bidea egiten jarraituko dugu, behin eta berriro sortzen, gure izaera eibartar eta euskaldunarekin, oinarri sendoak beti egon garen lekuan mantentzen, Mallabin". Bere azken hitzak balioei eskaini zien: determinazioa, behin eta berriro ahalegintzea, harrotasuna, pasioa -inork baino gehiago-, ezagutza eta berrikuntza.

 

Santi Millan, Javier Sotil, Pedro Delgado eta Iñigo Urkullu

Jon Fernandezen interbentzioaren ondoren Santi Millanek hartu zuen hitza, "oso identifikatuta sentitzen naiz Orbeak transmititzen dituen balioekin" esan zuen aktoreak. Ondoren Pedro Delgadok 1985eko Espainiako Itzulia ekarri du gogora. "Inork espero ez zuenean irabazi nuen lasterketa hura,Orbearekin". Javier Sotil, MONDRAGONeko presidenteak, Orbeak nazioartera egokitzeko erakutsi zuen ahalmena azpimarratu du, eta bukatzeko, Iñigo Urkullu lehendakariak administrazioaren babesa beti izango zutela esan zien Orbeako ordezkariei.

 

Bisita gidatuak

Ekitaldi nagusiaren ondotik, gonbidatuek, taldeetan banatuta bisita gidatuak egiteko aukera izan zuten, eta bertatik bertara ezagutu zuten Mallabiko lantokia.

Iturria: TUlankide