Albisteak

ESSko Masterreko TFMk María Goyri Sarien akzesita irabazi du, analisi intersekzional eta dekolonialagatik

2026 martxoa 18
Kategoriarik gabe

Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrak, 2025/2026 edizioan, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak ematen dituen María Goyri Sarien kategorian akzesita lortu zuen.  Martxoaren 6an, ostiralean, Marcia Nuñez Catalanek egindako Master Amaierako Lana —GEZKI Institutuko Aitor Bengoetxea Alkorta eta HEGOAko Luis Miguel Uharte Pozas irakasleen tutoretzapean— saritu zuten Leioa-Bilboko campusean egindako ekitaldi hunkigarri batean. MAL, “Printzipio Kooperatiboak eta Nazioarteko … Jarraitu irakurtzen

Zuzenbide Kooperatiboaren Nazioarteko Bosgarren Foroa – Tanzania

2026 martxoa 18
Boletina

Aitor Bengoetxea Alkorta eta Itziar Villafañez Pérez GEZKIko ikerlariek parte hartu zuen otsailak 11 eta 12an, Moshi hirian (Tanzania), 5TH INTERNATIONAL FORUM ON COOPERATIVE LAW topaketan, Moshi Cooperative University-n.  Antolatzaile gisa, hiru erakunde aritu ziren elkarlanean: Moshiko Unibertsitate kooperatiboa, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboa, eta Ius Cooperativum. Parte hartzaileen artean, nabarmendu daitezke Alphonce Mbuya Moshiko Unibertsitateko irakaslea, … Jarraitu irakurtzen

BGAE-EN FISKALITATE BERRIA

2026 martxoa 17
Kategoriarik gabe

BGAE-EN FISKALITATE BERRIA  Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek sustatutako zerga-berrikuspena oso-osorik sartu da indarrean 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera. Besteak beste, BGAEen ekarpenen eta prestazioen zerga-araubidea eguneratu du berrikuspenak.  Hauek dira berritasun nagusiak1:  Enpresa-ekarpen eta -kontribuzioengatiko murrizketa-muga berriak:  5.000 euro urtean, banakako eta elkartutako BGAEei egindako ekarpenen baturarako.  8.000 euro, urteko enpresa-ekarpenen eta enplegu-sistemako bazkideak egindako ekarpenen baturarako.  … Jarraitu irakurtzen

Ekonomia Sozial eta Solidarioko master ofizialaren ikasturte berriaren irekiera ekitaldia

2025 azaroa 10
Kategoriarik gabe

Aurten Irailaren 29an ospatu genuen Ekonomia Sozial eta Solidarioko master ofizialaren ikasturte berriaren irekiera Fakultateko Ekitaldi Aretoan. XIII. edizioko ikasle berrien aurrean urtero bezala sarrera hitzaldia antolatu zen, hitz hartze instituzionalen ondoren. Lehen zati honetan Aitziber Etxezarreta GEZKI Institutuko zuzendariak, Ana Beraza Fakultateko dekanaordeak eta Jokin Diaz Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariak hartu zuten hitza, … Jarraitu irakurtzen

MUGA JAN EDO ELIKATU? ELIKADURA MUGALDEAN, BERTAKOA URRUNEKOA DENEAN.

2025 azaroa 10
Kategoriarik gabe

Garapen Kontseilua eta Pyrène Euro-institutoaren eskutik “Muga jan edo elikatu? Elikadura mugaldean, bertakoa urrunekoa denean” bi eguneko jardunaldi izan zen joan den urriak 16 eta 17, Baionako UPPAn eta Donostiako EHUko campusean, hurrenez hurren. Bertan izan ginen parte hartzen eta ekimena sustatzen GEZKIko hainbat kide. Hemen ekimenaren programa osoa: https://iparralde2040.org/?Imugaelikadura Jardunaldiak mugaldeko laborantza eta elikaduraren … Jarraitu irakurtzen

RULESCOOP-EKO XVIII. KONGRESUA “Gizarteratzea eta Gizarte Berrikuntza, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren protagonistak”

2025 azaroa 10
Kategoriarik gabe

Gezki Institutuak 2025eko urriaren 23tik 25era Pisan eta Luccan egin den Rulescoopeko XVIII. Kongresuan parte hartu du. Kongresua Scuola Superiore Sant ‘Anna unibertsitate erakunde publikoan egin da, non jarduera garrantzitsua garatzen baita ikerketaren eta berrikuntza sozialaren esparruan. Aurtengo gai nagusia ekonomia sozial eta solidarioak (ESS) nazio mailan eta nazioarteko hainbat testuingurutan egoera ahulean dauden subjektuak … Jarraitu irakurtzen

GEZKIREN IKERKETA-LANAK NAZIOARTEKO AITORTZA JASO DU BORDELEN

2025 azaroa 10
Kategoriarik gabe

Bordelen ospatu den CIRIEC International nazioarteko kongresuan, Gezkiko kide diren Aitor Bengoetxea, Enekoitz Etxezarreta, Irune Suberbiola, Jon Morandeira eta Mirene Begiristain ikertzaileek aurkeztutako ponentzia saritua izan da, Emile Durkheim Zentroko Xabier Itçaina (Gezkiko kolaboratzailea) eta Maxime Kieffer ikertzaileekin elkarlanean egindako lanagatik. Hain zuzen, lan honek UNTFSSE (United Nations Inter-Agency Task Force on Social and Solidarity … Jarraitu irakurtzen

GEZKI ETA ÉMILE DURKHEIM ZENTROAK ELKARLANA SENDOTU DUTE EUSKAMPUS LTC INCUBATOR – EKOSOZILAB PROIEKTUAREN BAITAN

2025 azaroa 10
Kategoriarik gabe

Bordelen egin den CIRIEC nazioarteko kongresuan parte hartzea baliatuta, Gezki (UPV/EHU) eta Sciences Po Bordeaux-ko Émile Durkheim Zentroko kideok elkarlanaren jarraipen eta dinamizazio bilera egin genuen, Euskampus LTC Incubator – EkosoziLab proiektuaren esparruan. Topaketaren helburua egindako bidea baloratzea izan zen, eta hurrengo urratsak zehaztea. Lehen urtean, proiektua sareak sortzera eta bi erakundeetako ikertzaileen arteko harremanak … Jarraitu irakurtzen

GEZKI BORDELEKO CIRIEC 2025 NAZIOARTEKO KONGRESUAN

2025 azaroa 10
Kategoriarik gabe

Urriaren 27tik 29ra Bordelen egin zen Ekonomia Sozialari buruzko Nazioarteko Ikerketa Kongresuaren 10. edizioa, CIRIEC International eta Chaire TerrESS (Sciences Po Bordeaux) erakundeen eskutik, «Ekonomia Sozial eta Solidarioaren papera trantsizio sozio-ekologikoan» lelopean. Munduko hainbat lekutako 400 ikertzaile baino gehiago bildu ziren, besteak beste Maryline Filippi, Carmen Marcuello, Rafael Chaves eta Pavlina Tcherneva bezalako erreferentziekin, trantsizio … Jarraitu irakurtzen