EHLABEk 2025eko Balantzea aurkeztu du, Euskadin desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunaren arloan azken urtean lortutako emaitza eta aurrerapen nagusiak biltzen dituen dokumentua. Datuen arabera, enplegu inklusiboak bilakaera positibo eta jarraitua izan du: gizarte‑ekimeneko Enplegu Zentro Berezietan 8.746 pertsona ari dira lanean, orain arte erregistratutako zifrarik altuena.
Balantzeak kalitatezko enplegu egonkorra sendotzen ari dela erakusten du, bereziki laguntza‑behar handienak dituzten pertsonei zuzendua; talde horiek dagoeneko plantillen %59 dira. Gainera, Euskadik Estatu mailako jarduera‑tasarik altuena mantentzen du arlo honetan, gizarteratze soziolaboralean erreferente gisa duen posizioa sendotuz.
Halaber, dokumentuak EHLABEko erakundeek sortutako balio soziala jasotzen du, familietan, enpresetan eta administrazio publikoetan duen eragin positiboa, eta lankidetzan, jasangarritasunean eta ekonomia sozialean oinarritutako euskal eredua indartzea.
Deskargatu 2025eko Balantze osoa
