Mintegia: Bizitzaren eta Lurraldearen Defentsarako Mugimendua (MODEVITE – MEX)
Gabriel Mendoza Zárate ikertzaile mexikarrak MODEVITEri buruz egindako sistematizazio- eta analisi-lana partekatu zuen GEZKIrekin.
Gabriel Mendoza Zárate ikertzaile mexikarrak MODEVITEri buruz egindako sistematizazio- eta analisi-lana partekatu zuen GEZKIrekin.
Joan den irailaren 28an, GEZKIk eskaintzen duen Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Masterraren 14. edizioari hasiera eman zitzaion.
EkoSoziLab, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Mugaz Gaindiko Laborategia, Euskampus Bordeaux Eguna 2026 ekitaldian aurkeztu zen.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak 2024ko Euskal Gizarte Ekonomiaren emaitzak eta 2025eko aurrerapena aurkeztu zituen.
Joan den otsailaren 22-24an Lisboan egin zen 2026 AEDEM Global Summit kongresuan Julen Izagirre eta Aitziber Etxezarreta GEZKIko ikertzaileek aurkeztutako lana saritua izan zen (marketineko lan onenaren accesit saria). “Marketin-tresnak ekonomia sozial eta solidarioko erakundeentzat: proposamen deontologikoa” izenburupean aurkeztutako komunikazioa, IKD Ondu “Ikaskuntza kooperatiboa eta ikerketan oinarritua: ziklo arteko ibilbide akademikoa garatzea Gizarte Ekonomia aztertzeko” … Jarraitu irakurtzen
Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrak, 2025/2026 edizioan, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak ematen dituen María Goyri Sarien kategorian akzesita lortu zuen. Martxoaren 6an, ostiralean, Marcia Nuñez Catalanek egindako Master Amaierako Lana —GEZKI Institutuko Aitor Bengoetxea Alkorta eta Luis Miguel Uharte Pozas irakasleen tutoretzapean— saritu zuten Leioa-Bilboko campusean egindako ekitaldi hunkigarri batean. MAL, “Printzipio Kooperatiboak eta Nazioarteko Aliantza … Jarraitu irakurtzen
“A gender approach on the contribution of the social and solidarity economy to regional employment: The case of the Basque autonomous community” artikuluak Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) egiten dituen ekarpenen inguruko arrakala akademikoak murrizten ditu. Genero-ikuspegia jaitsi egin zen, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikertzaileek garatutako ikerketari esker, ESSk enplegu-tasan duen eragin positiboa ikus … Jarraitu irakurtzen
Aitor Bengoetxea Alkorta eta Itziar Villafañez Pérez GEZKIko ikerlariek parte hartu zuen otsailak 11 eta 12an, Moshi hirian (Tanzania), 5TH INTERNATIONAL FORUM ON COOPERATIVE LAW topaketan, Moshi Cooperative University-n. Antolatzaile gisa, hiru erakunde aritu ziren elkarlanean: Moshiko Unibertsitate kooperatiboa, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboa, eta Ius Cooperativum. Parte hartzaileen artean, nabarmendu daitezke Alphonce Mbuya Moshiko Unibertsitateko irakaslea, … Jarraitu irakurtzen
BGAE-EN FISKALITATE BERRIA Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek sustatutako zerga-berrikuspena oso-osorik sartu da indarrean 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera. Besteak beste, BGAEen ekarpenen eta prestazioen zerga-araubidea eguneratu du berrikuspenak. Hauek dira berritasun nagusiak1: Enpresa-ekarpen eta -kontribuzioengatiko murrizketa-muga berriak: 5.000 euro urtean, banakako eta elkartutako BGAEei egindako ekarpenen baturarako. 8.000 euro, urteko enpresa-ekarpenen eta enplegu-sistemako bazkideak egindako ekarpenen baturarako. … Jarraitu irakurtzen
Aurten Irailaren 29an ospatu genuen Ekonomia Sozial eta Solidarioko master ofizialaren ikasturte berriaren irekiera Fakultateko Ekitaldi Aretoan. XIII. edizioko ikasle berrien aurrean urtero bezala sarrera hitzaldia antolatu zen, hitz hartze instituzionalen ondoren. Lehen zati honetan Aitziber Etxezarreta GEZKI Institutuko zuzendariak, Ana Beraza Fakultateko dekanaordeak eta Jokin Diaz Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariak hartu zuten hitza, … Jarraitu irakurtzen