Jordi García Jané-ren hitzaldia: “Ekonomia Solidarioak tokian tokiko garapen alternatiboa sustatzeko dakartzan proposamenak”

17 abendua, 2015 | Kategoriarik gabe

“Ekonomia Solidarioak tokian tokiko garapen alternatiboa sustatzeko dakartzan proposamenak" hitzaldia hartu zuen UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak abenduaren 2an, Xarxa d’Economia Solidària de Catalunya-ko Jordi Garcíaren eskutik.

Hitzaldia UPV/EHUko Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko GEZKI Institutuak antolatu zuen, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterraren baitan. Jordi García bera ikasketa-programa horretako irakasleetako bat da. Masterreko zuzendari Mikel Zurbanok inauguratutako solasaldia bereziki masterreko ikasleei zuzendua zegoen arren, sarrera librea zen.

Garapen lokala ezinbestekoa dela azpimarratu zuen Jordi Garcíak, egungo komunitateen eta gizarteen ongizatea indartze aldera; eta ekonomia sozial eta solidarioa garapen hori sustatzeko motor gisa irudikatu zituen. Zentzu horretan, hizlariak ekonomia sozial eta solidarioaren garrantzia errepasatu zuen ikuspegi teorikotik, eta esperientzia zehatz eta errealak ere mahaigaineratu zituen, garaiotan tokian tokiko garapen eredu berria eraikitzen laguntzeko.

Iturria: OVES/GEEB