"Une historikoa da, Gizarte Ekonomiako enpresek enpleguaren kalitate eta egonkortasunarekin duten konpromisoaren aitortza delako” azpimarratu du Ignacio Ugaldek, CEPES-Nafarroako eta ANEL-eko zuzendariak, organuaren eratze batzarraren ostean.
NEZaren gobernu kontseiluaren osaera
NEZaren gobernu kontseilu berriaren osaerak hiru aldeko parte hartze ereduari eusten dio, sindikatuak, patronala eta Nafarroakjo Gobernuko ordezkariekin. Aurreko legealdian 12 ordezkari izatetik, oraingoan 15 izatera pasa da.
Miguel Laparra da lehendakaria, Gizarte Eskubideen zuzendari ordeak. Patxi Tuñon da lehendakariordea, eta gainerako gobernu ordezkariak Izaskun Goñi, Begoña Urrutia eta Estebe Petrizan dira. Enpresa erakundeen ordezkaritzan José Antonio Sarriá, Carlos Fernandez, Javier Martirena eta Javier Iradielek dihardute, CEN-en aldetik, eta Ignacio Ugaldek CEPES-en ordezkaritzan. Sindikatuen aldetik, Javier Lecumberri eta María Simón, UGTkoak; Raúl Villar eta Ricardo Jimeno, CCOOkoak; eta Alberto Goikoa, LABetik. Azkenik, bozkarik gabe, NEZeko zuzendari orokorrak, Paz Fernández-ek parte hartzen du.
Gobernu Kontseiluaren funtzioak
NEZaren gobernu kontseiluaren funtzioak, besteak beste, honakoak dira: Nafarroako Gobernuaren enplegu politika aktiboen ekintza, plan eta programak onartzea; erakunde honen aurrekontuaren inguruko informazioa ematea; NEZaren kudeaketaren gaineko kontrol, ikuskapen eta ebaluazioa.
Bere egitekoen artean dago baita ere “enplegu politikak hiritarrei gerturatzea”. Bi helburu nagusi ardatz hartuz: giza talde ahulenen enplegu beharrei erantzutea eta Nafarroako Gobernuko garapen ekonomikorako estrategiarekin bat egitea.
Iturria: ANEL