Cyril Data Systems taldearen barne sartu da Danobatgroup

17 abendua, 2015 | Kategoriarik gabe

Europan makina-erremintaren fabrikazioan liderra den Danobatgroup kooperatiba Cyril Data Systems enpresaren barne sartu da, 4.0 industriaren arloan soluzio berriak garatzeko helburuarekin.

Mondragon taldeko kide den Gipuzkoako industria-taldea anbizio handiko proiektua gauzatzen ari da, informazio eta komunikazio teknologia berriak fabrikazioan aplikatzeak dakartzan abantaila guztiak bere eskaintzan barneratu asmoz. Exijentzia handiko industriei -aeronautika, automobilgintza, energia eta trena, besteak beste- zuzenduriko makinaria garatzen jarraitzeaz gain, beste sektore batzuetako enpresekin ere ari da lanean. Horrela, fabrikazioan soluzio osoak emateko lanean dihardute, eta 4.0 industria deritzon horretan ongi kokatu nahi dute, nazioarteko enpresa liderren artean.

Testuinguru horren baitan dago Cyril Data Systems enpresarekin sinatutako akordioa. Enpresa horrek monitorizazio eta Big Data sistemak eraikitzeko teknologia eta garapenak eskaintzen ditu, IPF enpresarekin elkarlanean. Azken horrek poliuretanozko apar malgua fabrikatzeko proiektuak garatzen ditu. Hiru enpresen arteko lankidetza berritzailea da elkarlanaren ikuspegitik: batetik, eskarmentu handia du Danobatgroupek azken teknologiak barneratzen dituzten makinen eta 'giltza eskura' gisako fabrikazio-lineako proiektuen hornikuntzan, bereziki nazioarteko esportazioan (%90); eta bestetik, Cyril Data Systems enpresa gazteak informazioa jaso eta tratatzeko soluzio berritzailea dauka, eta 50 instalazio baino gehiago ditu munduan.

Iturria: TULANKIDE