
‘Energiaren puntua’ sortu du D2030 ekimenak, energia komunitateak sustatzeko bulegoa
Elgetan aurkeztu zuen Debagoiena 2030 ekimenak ‘Energiaren puntua’ bulegoa, energia komunitateak sustatzeko helburuarekin. Jada sortuta dauden energia komunitateei laguntzeko eta berriak sortzeko anbizioa du proiektu berri honek. Energia eredua aldatzea erronka handia da ekimenaren arabera, izan ere, Elena Herrarte D2030eko koordinatzaileak azaldu zuenez, larrialdi klimatikoa eragiten duten faktoreen artean energia ereduarena da lehen mailako erronka: … Jarraitu irakurtzen