GIZAEKOA aldizkariaren ale berria argitaratu da

15 urtarrila, 2024 | Kategoriarik gabe

GIZAEKOA- Revista Vasca de Economia Social aldizkariaren 20. Alea argitaratu berri da. Zenbaki berri hau edukiaren aldetik ale berezia da, artikuluen atala Latinoamerikako gizarte ekonomiari eskaini baitzaio. Hori dela eta, Jorge Torres Ortega, Santiago de Chileko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea izan da alearen editore gonbidatua.

Beste herrialde batzuetako gizarte ekonomiaren esperientzia ezagutzea gure ikuspegia aberasteko aukera paregabea da. Gainera, ezin da ahaztu Euskal Herriaren eta Latinoamerikaren arteko lotura berezia, ale hau bien gizarte ekonomiaren arteko lotura sendotzeko ekarpen bezala ere ulertu daitekeelarik.

Ekonomia Sozialaren Euskal Aldizkariaren ale berezi hau eskualdeko zenbait herrialdetako ekonomia sozial eta solidarioaren hazkundea eta bilakaera aztertzen ditu, eta kasu hauek nabarmentzen ditu: Txile, Argentina, Brasil, Ekuador, Uruguai, Kuba eta Kolonbia. Latinoamerika askotariko eskualdea da esperientziei eta ekonomia sozial eta solidarioarekin zerikusia duten praktikei dagokienez. Zenbaki berezi honetarako hautatutako herrialde bakoitzak beren historia, erronkak eta aukerak dituzte ekonomia sozial eta solidarioaren arloan.

Ale honetan aldizkariaren berezko beste atal batzuk mantendu dira, hala nola, sektorearen ekarpena, oraingoan Olatukoopen eskutik heldutako hausnarketarekin, Bitarturen laudo baten iruzkinarekin, edo euskal gizarte ekonomiari buruzko publikazioei eskainitako espazioa.

Alea eskuragarri hemen

Iturria: OVES-GEEB