editorea

Oskar Goitia Mondragon Internazionaleko presidente berria izendatu dute

2015 maiatza 22
Kategoriarik gabe

Mondragoneko kongresu kooperatiboko batzorde iraunkorrak Oskar Goitia izendatu du Mondragon Internazionaleko presidente berri, Josu Ugarteren ordez. Saileko arduradun berriak aldi berean izango ditu kargu hori eta Mondragoneko automobilgintza alorreko presidenteordetza. Oskar Goitia Vitoria-Gasteizen jaio zen 1969an eta Mondragon Unibertsitatean ingeniari tekniko mekaniko izateko ikasi zuen. Bere ibilbide profesionala 1990ean hasi zuen Wolhfarth GmbH enpresako tekniko … Jarraitu irakurtzen

ERKIDEko batzar nagusia

2015 maiatza 22
Kategoriarik gabe

Joan den maiatzaren 27an, Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioko (ERKIDE) batzar nagusia egin zuten Vitoria-Gasteizen. Batzarra zela eta, “la comunidad cooperativa-¿lecciones de la crisis?” izeneko hitzaldia eskaini zuten. Ekimena Miñanoko Parke Teknologikoko areto nagusian izan zen, ERKIDEk eta Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluak antolatua (CSCE/EKGK). Hitzaldia Juan Mari Otaegui Muruak eskaini zuen, Mondragoneko Kongresuko … Jarraitu irakurtzen

Euskal Kofradien Federazio Nazional berria eratu dute

2015 maiatza 20
Kategoriarik gabe

Maiatzean, arrantzaren euskal sektorean, gizarte-ekonomiako egitura berri bat martxan jarri da: Euskal Kofradien Federazio Nazionala. Federazio horretan, Bizkaiko eta Gipuzkoako kofradiek bat egin dute, komunean dituzten interesak defendatzeko; esaterako, kuoten banaketa. Zentzu horretan, euskal arrantzaren sektoreak duen garrantzia nabarmendu beharra dago, 9.000 lanpostu sortzeaz gain, itsasertzeko ingurutan eta Euskal Autonomia Erkidegoan aberastasun handia sortzen baitu. … Jarraitu irakurtzen

REASko hitzaldia: Zer da Ekonomia Sozial eta Solidarioa?

2015 maiatza 20
Kategoriarik gabe

Joan den maiatzaren 14ean, Ekonomia Alternatiboari eta Solidarioari (REAS) buruzko hitzaldia egon zen, jorratutako gaia hauxe izan zen: Zer da Ekonomia Soziala eta Solidarioa? Gipuzkoako EHUko Filosofia fakultateko kanpusean egin zen. Hitzaldia Euskadiko REASko koordinatzailea den Carlos Askunzek eskaini zuen, eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren lehentasunei buruz aritu zen; eredu horrek kapitalismoren alternatiba gisa egindako … Jarraitu irakurtzen

Gizarte-ekonomiari buruzko euskal aldizkariaren ale berezia argitaratu dute X. urteurrenagatik

2015 maiatza 18
Kategoriarik gabe

GEZKI institutuak Gizarte-ekonomiari buruzko euskal aldizkariaren ale berezia argitaratu du X. urteurrenagatik. Ale hori ,“Krisiari Erantzuten Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidariotik” izenburupean, euskaraz idatzita dago eta Aitor Bengoetxeak eta Mertxe Larrañagak koordinatu dute. Aldizkarian artikulu hauek irakur daitezke: “Ekonomia sozial ezta solidarioa: zer da eta nola ulertzen da?”, Juan Carlos Perez de Mendigurenek eta Enekoitz … Jarraitu irakurtzen

Arantxa Arocenak Juan Luis Arrieta ordezkatu du CSCE/EKGKko idazkaritza nagusi teknikoan

2015 maiatza 18
Kategoriarik gabe

Arantxa Arocena Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari nagusi teknikoa izendatu berri dute; Juan Luis Arrieta ordezkatu du , 27 urtez lanpostu horretan egon eta gero. Arantxa Arocena Gómez, Lizartzakoa izatez (Gipuzkoa), zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritza Partzuergoko zuzendari izan da eta 2012tik Innoledge S.L. enpresaren bazkide sortzailea, negozio garapenerako aholkularitza … Jarraitu irakurtzen

Arizmendiarrieta jaiotzaren mendeurrena

2015 maiatza 18
Kategoriarik gabe

Aurten 100 urte bete dira Jose Maria Arizmendiarrieta jaio zenetik, Mondragon kooperatibaren esperientziaren sustatzaile eta Mondragon Unibertsitatea osatzen duen oinarrien sortzaile. 1943.urtean, Mondragoneko eskola prdefesionala sortu zuen 20 ikaslerekin; era demokratikoan kudeatutako hezkuntza zentroa zen, eta eskualdeko gazte guztientzat irekia. Ikasle horiek, eskola profesionalean ikasi eta gero, Zaragozako industri-perituen eskolan egin zuten azterketa 1952an; horrela … Jarraitu irakurtzen

Gurearen negozioa %22 hazi da eta 2014ean baino 231 langile gehiago ditu

2015 maiatza 18
Kategoriarik gabe

Desgaitasuna duten pertsonei lana ematen dien Gureak enpresa talde gipuzkoarraren negozioa %22 hazi da; bere ia jarduera guztiak berreskuratu eta gero, 2014ean baino 231 langile gehiago ditu. Joan den apirilaren 9an, taldearen emaitza ekonomikoak aurkeztu zituzten Donostian egin zuten prentsaurreko batean. 2015eko lehen hiruhilabetekoan, esaterako, beste 300 langile kontratatu ditu bere proiekturako. Guztira, 4.800 langile … Jarraitu irakurtzen

IDEARIA, XII. Ekonomia Alternatiboko eta Solidarioko topaketa

2015 maiatza 18
Kategoriarik gabe

Apirilaren 30etik maiatzaren 3ra, IDEARIA XII. Ekonomia Alternatiboko eta Solidarioko topaketa izan zen Kordoban, EHU/UPVko ikertzaileen parte-hartzea eta kolaborazioarekin. Topaketak hiru ardatz nagusi zituen: – Garapen lokala, gizarte garapena eta ekonomia solidarioa – Elikadura, ekonekazaritza eta bidezko merkataritzaren subiranotasuna – Merkatu soziala eta auditoretza soziala UPV/EHUko irakasleek eta ikertzaileek, Enekoitz Etxezarretak (GEZKIko kide) eta Juan … Jarraitu irakurtzen

Gizarte-ekonomiaren bidez Caritasen sortutako lanpostuak

2015 maiatza 18
Kategoriarik gabe

Caritasera joaten diren gehienak, lana bilatzeko eta lanaren bidez gizarte-bazterketa alde batera uzteko asmoz, emakumeak dira 36 eta 45 urte bitartekoak eta oinarrizko ikasketekin. Euskadin, beste erkidegotan ez bezala, etorkinek bertakoek baino gehiago parte hartzen dute Caritasek eskaintzen dituen formakuntzan eta lan-jardueretan. Jorge Torralbok, Caritaseko Lan Arloko arduradunak, dioenez, “etorkinak dira krisiak gehien zigortu duen … Jarraitu irakurtzen