IDEARIA, XII. Ekonomia Alternatiboko eta Solidarioko topaketa

18 maiatza, 2015 | Kategoriarik gabe

Apirilaren 30etik maiatzaren 3ra, IDEARIA XII. Ekonomia Alternatiboko eta Solidarioko topaketa izan zen Kordoban, EHU/UPVko ikertzaileen parte-hartzea eta kolaborazioarekin.

Topaketak hiru ardatz nagusi zituen:

– Garapen lokala, gizarte garapena eta ekonomia solidarioa

– Elikadura, ekonekazaritza eta bidezko merkataritzaren subiranotasuna

– Merkatu soziala eta auditoretza soziala

UPV/EHUko irakasleek eta ikertzaileek, Enekoitz Etxezarretak (GEZKIko kide) eta Juan Carlos Pérez de Mendigurenek (HEGOAko kide), lehenengo ardatzaren barne eskaini zuten hitzaldi batean parte hartu zuten, “Ekonomia solidaria, innovación social y relación con las administraciones públicas” izenekoa.

Hitzaldiaren lehenengo zatian, ekonomia sozial eta solidarioko entitateek duten kontzertazio eredua aurkeztu zuten; eredu hori Quebec-en (Kanada) eratu zen azken hiru edo lau hamarkadetan. Horretarako, gaur egun, Quebec-eko “berrikuntza sistema soziala” gauzatzeko izan diren gertaera historiko nagusiak aurkeztu zituzten. Eredu hori lau ardatzetan oinarritzen da (ikerkuntza, formakuntza, finantzaketa eta zerbitzu teknikoak), eta ekonomia sozial eta solidarioko enpresei zuzendutako laguntza eta sustapen sistemak eratzen dituzte. Sistema hori osatzen duten eragile nagusiak identifikatu eta gero, CRISES-ek (Centre de Recherche sur les Innovations Sociales) berrikuntza sozialaren inguruan zuen ikuspegiaz hitz egin zuen. Azkenik, berrikuntza sozial zehatz batzuen garapenak, eta, gaur egun, egiten diren azterketak aurkeztu zituzten laburki , hitzaldiaren bigarren zatiaren testuinguru gisa.

Bigarren partean, taldean arazoak eztabaidatzeko “ideien barometro” bat egin zen Quebec-eko ereduari dagokionez; bereziki, administrazio publikoa eta ekonomia sozial eta solidarioaren artean dagoen osagarritasun harremanaren inguruan.

Iturria: GEZKI