Kategoriarik gabe

Ekonomia Berri eta Gizarte Berrikuntzako foro globala

2017 apirila 28
Kategoriarik gabe

Apirilaren 19tik 22ra bitartean Ekonomia berri eta Gizarte Berrikuntzari buruzko foro globala egin zen Malagako kongresu  jauregian (FYCMA). Programak tailer ezberdinak, kolaborazio erronkak, hitzaldiak eta beste hainbat ekintza batu zituen. Jardunaldian, munduko leku ezberdinetatik iritsitako eta arlo ezberdinetako adituak parte hartu zuten; guztiak Ekonomia mugimendu berriko (NEMs-eko) ordezkariak. Iturria: neweconomyforum.org

We own it

2017 apirila 28
Kategoriarik gabe

We own it, mundu osoko gazteei kooperatiba mundura gerturatzeko eta kooperatibak     sortutako  beste gazte batzuen istorioak azaltzeko urte beteko kanpaina da. Honekin gazteak inspiratu nahi dituzte eta nolabait enpresa kooperatiboagoak sortzera bultzatu. Momentu hauetan mundu mailako ikerketa baten gaietan dabiltza lanean. Bertan gazteen kooperatiba sortze eta parte hartzearen  joerari buruz ikertzen ari dira. Ikerketa honetan … Jarraitu irakurtzen

Ekonomia Solidarioaren hilabetea Kordoban

2017 apirila 28
Kategoriarik gabe

Egun hauetan Ekonomia Alternatiboa eta Solidarioaren 13. Topaketa -IDEARIA2017- ospatzen ari da Kordoban. Apirilean zehar, eta topaketa hau dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hirian, adibidez, Ekonomia Solidarioari buruzko zinemaren Zikloa. IDEARIA justizia soziala, giza eskubideen babesa eta garapen jasangarria bultzatzen dituzten ekimen ekonomikoak indartzeko topaketa da. Gainera, Ekonomia Solidarioko agente ezberdinen arteko sareak sortzeko, … Jarraitu irakurtzen

WWW.GEZKI.EUS: LEIHO BERRI BAT GIZARTE EKONOMIARENTZAT

2017 apirila 28
Kategoriarik gabe

GEZKIk web orri berria estreinatu du martxoan. Tresna ezinbestekoa gure institutuaren egitekoa ikusarazteko, eta garatutako jarduera ezberdinen emaitzak ikerlari edo interesa duen pertsona ororen eskueran lagatzeko. Leiho berri bat zabaldu dugu hortaz, eta baliatu dugu espazio berri honen irekiera institutuan aire freskoa sartzen utzi eta orain arte horren sistematizatuta ez genituen zenbait esparru txukuntzeko. Leihoa … Jarraitu irakurtzen

Urritasunen bat duten pertsonen enplegua % 5 gehitu da 2016an EHLABEri atxikitako erakundeetan, 7.472 langile bilduz

2017 apirila 28
Kategoriarik gabe

EHLABE laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko irabazi-asmorik gabeko euskal erakundeen elkarteak % 21,5eko enplegu-hazkunde metatua lortu du lau urtetan. Desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboaren langabezia-tasa % 19 ingurukoa da, Estatuko baxuena (kolektibo honen Estatuko langabezia-tasa % 32koa da). Urritasunen bat duten pertsonen enpleguaren goranzko joera bere horretan mantendu da, kolektibo hau lan-munduan txertatzeko dauden zailtasun bereziak … Jarraitu irakurtzen

Bost euskal kooperatiba munduko liderrak beraien negozioetan

2017 apirila 28
Kategoriarik gabe

Copreci, Danobat, Fagor Automation, Goizper eta Orkli izan dira gaurkoan, Orkestrak, Lehiakortasunaren Euskal Institutuak, mundu mailako enpresa lider bezala izendatu dituenak. Kalifikazio hau lortzeko, enpresak mundu mailan lehenengo, bigarren edo hirugarren poztuan edota Europa mailan lehenengoan egotea beharrezkoa da.  Honetaz gain, beraien lanaren %50a esportatu beharko lukete. Nabarigarria da Espainia mailan horrelako 70 enpresa aurkituz … Jarraitu irakurtzen

Forokoop-en parte hartzea Europako Kooperatiben Asanbladan

2017 apirila 28
Kategoriarik gabe

Rosa Lavin presidenteak eta Forokoop-eko (kooperatiba-eztabaidarako foroa) beste ordezkariak egunotan Maltan garatzen ari den Europako Kooperatiben Asanbladan parte hartzen ari da. Ostiralean harrera formala egin zitzaien partaideei eta egunotan, apirilaren 27 eta 28an, zenbait hitzaldi-eztabaida eta lantaldeak egiten ari dira. Hurrengo 5 urteetarako erakundearen presidentzia eta zuzendaritza karguan egongo diren pertsonak ere aukeratu dira bertan. … Jarraitu irakurtzen

REAS Euskadik Politika Publikoen webgune berria aurkeztu du

2017 apirila 28
Kategoriarik gabe

Espazio honek erreminta erabilgarrien kutxa eskaintzen du, tokiko erakunde publikoentzat, sareentzat eta herritar mugimenduentzat, ekonomia solidarioaren irizpide eta balioen ikuspegitik gure lurraldeen eraldaketaren alde lan egiteko. REAS Euskadik bultzatutako proiektu honetan, “Lurraldeak ekonomia solidarioaren bitartez eraldatuz” gidaliburura sarbidea izateaz gain, Euskal Herri eta Nazioarte mailako ekimenen inguruko mapaketa, aurkezpenak, dokumentuak, etab. Eskaintzen dira. Bisitatu webgunea: … Jarraitu irakurtzen

Eusko Jaurlaritzako Laneko Saiburu orde Marcos Muro eta ASLEren artean bilera

2017 apirila 28
Kategoriarik gabe

Laneko Sailburu ordea ASLErekin bildu zen sailak lan eta formazio arloetako politika aktiboen inguruan dituen lerro nagusiak azaltzeko, zeintzuen artean elkarteak ere parte hartzen duen, Lanbideren bitartez. Honi jarraiki, Marcos Murok lan ildo horiek 2017 – 2020 Lan eta Suspertze Ekonomikoa Programa Markoaren barnean kokatu zituen. Arreta berezia jarri zuten ekintzailetzaren garapenean, iniziatiba berriak sortzeko … Jarraitu irakurtzen

REASek bere webgunea berritzeko crowdfunding kanpaina bat hasi du.

2017 martxoa 31
Kategoriarik gabe

Reas Red de Redesek arazoak ditu segurtasun, espazio, eduki eta beste hainbat alorretan bere web gune barruan. Horregatik, gure laguntza eskatzen du berori hobetu eta bere lanean jarraitu ahal izateko. Web gune berri honekin Espainia mailan ekonomia solidario arloan atari tematikorik garrantzitsuena izaten jarraitzea dute helburu. Aldaketa hauekin gailu elektroniko ezberdinetara heldu ahal izango dira, … Jarraitu irakurtzen