Reas Red de Redesek arazoak ditu segurtasun, espazio, eduki eta beste hainbat alorretan bere web gune barruan. Horregatik, gure laguntza eskatzen du berori hobetu eta bere lanean jarraitu ahal izateko.
Web gune berri honekin Espainia mailan ekonomia solidario arloan atari tematikorik garrantzitsuena izaten jarraitzea dute helburu. Aldaketa hauekin gailu elektroniko ezberdinetara heldu ahal izango dira, webari funtzionalitate gehiago eta irudi berriztu bat ematen dioten heinean. Aldi berean, garrantzi handia izango duten beste bi atalekin edukiak partekatu nahi dituzte: REASeko intzidentzia sozial eta politikoari buruzko espazioarekin eta merkatu sozialekoarekin, zehazki.
Asoziazioak web orriaren 33.000 euroko kostu totalera iristeko helburua du proiektua bere osotasunean gauzatzeko, edo gutxienez 19.000 euro lortu beharko lituzke. Momentuz 18.500 euro inguru batu dituzte, baina badago oraindik bidea egiteke jomugara heltzeko.
Laguntzeko hainbat aukera eskaintzen dizkigute, 25 eurotik 500 euroko ekarpenetara artekoak. Ekarpen guztiek opari/sari bat dakartzate beraiekin batera, kapitalismotik ekonomia solidarioago batera pasatzeko lehen pausoak azaltzen dizkigun kaxa batetik hasita, bidezko merkataritzako kotoizko kamiseta organiko batetik pasata, enpresendako ekonomia sozialari buruzko tailerretara arte.
Crowdfundingean parte hartzeko azken eguna, larunbata, apirilaren 8a izango da. Lagundu diezaiegun denon artean proiektu hau aurrera eramaten, ekonomia sozial eta solidarioari buruzko albiste, artikulu eta ekitaldiei buruzko informazioa jasotzen jarrai dezagun.
Iturria: REAS