Bost euskal kooperatiba munduko liderrak beraien negozioetan

28 apirila, 2017 | Kategoriarik gabe

Copreci, Danobat, Fagor Automation, Goizper eta Orkli izan dira gaurkoan, Orkestrak, Lehiakortasunaren Euskal Institutuak, mundu mailako enpresa lider bezala izendatu dituenak.

Kalifikazio hau lortzeko, enpresak mundu mailan lehenengo, bigarren edo hirugarren poztuan edota Europa mailan lehenengoan egotea beharrezkoa da.  Honetaz gain, beraien lanaren %50a esportatu beharko lukete.

Nabarigarria da Espainia mailan horrelako 70 enpresa aurkituz ia erdia euskaldunak direla.

Gainera enpresa guzti hauen artean, gehienak merkatu-hobi oso espezifikoetan lan egiten dute, eta pieza, zerbitzu  edota osagarri zehatzetan espezializatuak daude. Ia denak ere BtoB munduan dabiltza lanean eta 50 eta 100 milioi euro inguru fakturatzen dituzte urtean.

Iturria: El Diario Vasco