Ekonomia Berri eta Gizarte Berrikuntzako foro globala

28 apirila, 2017 | Kategoriarik gabe

Apirilaren 19tik 22ra bitartean Ekonomia berri eta Gizarte Berrikuntzari buruzko foro globala egin zen Malagako kongresu  jauregian (FYCMA).

Programak tailer ezberdinak, kolaborazio erronkak, hitzaldiak eta beste hainbat ekintza batu zituen. Jardunaldian, munduko leku ezberdinetatik iritsitako eta arlo ezberdinetako adituak parte hartu zuten; guztiak Ekonomia mugimendu berriko (NEMs-eko) ordezkariak.

Iturria: neweconomyforum.org