Kategoriarik gabe

Ekonomia Sozial eta Solidarioa eta Generoa. Ekonomia Feministatik hurbilketa bat

31 urtarrila, 2024
Kategoriarik gabe

Joan den urtarrilaren 16an “Ekonomia Sozial eta Solidarioaren eta Generoaren lehen mintegi metodologikoa” egin zen. Ekitaldi hau GEZKIk (UPV/EHU) eta REAS Euskadik antolatutako gizarte-ekonomiako unibertsitate-enpresa gelaren barruan kokatzen da. Amaia Pérez Orozco izan zen gai hau garatzeko hizlari gonbidatua. Mintegira GEZKIk antolatzen duen Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterreko ikasleak eta gaian interesa duten UPV/EHUko irakasleak … Jarraitu irakurtzen

Borondatezko aurreikuspen planen pentsio osagarria hilero kobratzea lehenesten du dekretu berriak

31 urtarrila, 2024
Kategoriarik gabe

Dirua dena batera kobratzeko muga bat ezarri da, 36.166 euro, eta hortik gora dutenek zati handi bat hilero kobratu beharko dute. Apirilean sartuko da indarrean Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen jarduera arautzen duen dekretu berria. Borondatezko aurreikuspen planen pentsio osagarria hilero kobratzea lehenesten du Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) jarduera arautuko duen dekretu berriak, eta apirilaren … Jarraitu irakurtzen

‘Energiaren puntua’ sortu du D2030 ekimenak, energia komunitateak sustatzeko bulegoa

31 urtarrila, 2024
Kategoriarik gabe

Elgetan aurkeztu zuen Debagoiena 2030 ekimenak ‘Energiaren puntua’ bulegoa, energia komunitateak sustatzeko helburuarekin. Jada sortuta dauden energia komunitateei laguntzeko eta berriak sortzeko anbizioa du proiektu berri honek. Energia eredua aldatzea erronka handia da ekimenaren arabera, izan ere, Elena Herrarte D2030eko koordinatzaileak azaldu zuenez, larrialdi klimatikoa eragiten duten faktoreen artean energia ereduarena da lehen mailako erronka: … Jarraitu irakurtzen

Ekonomia Sozialeko Ikerketako Unibertsitate Zentro eta Institutuen VI. ENUIES Topaketa

31 urtarrila, 2024
Kategoriarik gabe

Almeriako Unibertsitatean, urtarrilaren 25ean eta 26an, CIRIECeko (Espainia) Ekonomia Sozialeko Ikerketarako Unibertsitate Zentro eta Institutuen ENUIES Sarearen topaketa egin zen. Topaketa Gizarte Ekonomiako Zuzenbidean Ikertzeko Zentroaren eta aipatutako unibertsitateko Enpresa Kooperatiboaren (CIDES) lankidetzarekin egin zen aurten, eta “Hezkuntza, prestakuntza eta ikerketa gizarte-ekonomian: Unibertsitatetik ezagutzak transferitu eta trukatzeko beharra” lemapean. ENUIES Topaketarekin batera, Ekonomia Sozialeko Ikertzaile … Jarraitu irakurtzen

Deialdia, 2024ko Gizarte Ekonomiaren 5. Unibertsitate Astean jarduera-proposamenak aurkezteko

31 urtarrila, 2024
Kategoriarik gabe

Aurreko edizioek izandako arrakastaren ondoren (38 unibertsitate eta 5.000 pertsona baino gehiago izan ziren azken entregan), CIRIEC-Espainiako ENUIES sareak Gizarte Ekonomiako zentro, institutu, katedra eta bestelako ikerketa egituretarako deialdia iragarri du. Martxoaren 4tik 14ra bitartean egingo den Gizarte Ekonomiaren 5. Unibertsitate Astean parte hartzeko gonbita egin du. Hamaika eguneko iraupenak, jardueren banaketa eta tarte eraginkorragoak … Jarraitu irakurtzen

Trantsizio ekosoziala edo kolapsoa. Ekonomia sozial eta solidarioaren eginkizuna*

15 urtarrila, 2024
Kategoriarik gabe

ESS ez da soilik burutapena, ez beste ekonomia bat errebindikatzen duen mugimendua, errealitate haztagarria baizik. Gizateriaren zati baten oinarrizko beharrak ebazten ditu, eta hori da bere balio nagusia. ESStzat hartzen ditugu ekimenak, batzuk sozioenpresarialak, beste batzuk komunitarioak, normalean jabetza kolektibokoak eta kudeaketa demokratikokoak, beharrak asetzeari lehentasuna ematen diotenak irabazien gainetik; administrazioekiko edo beste enpresa batzuekiko … Jarraitu irakurtzen

GIZAEKOA aldizkariaren ale berria argitaratu da

15 urtarrila, 2024
Kategoriarik gabe

GIZAEKOA- Revista Vasca de Economia Social aldizkariaren 20. Alea argitaratu berri da. Zenbaki berri hau edukiaren aldetik ale berezia da, artikuluen atala Latinoamerikako gizarte ekonomiari eskaini baitzaio. Hori dela eta, Jorge Torres Ortega, Santiago de Chileko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea izan da alearen editore gonbidatua. Beste herrialde batzuetako gizarte ekonomiaren esperientzia ezagutzea gure ikuspegia aberasteko … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomiari eta Garapen Iraunkorreko Helburuei buruzko txostena, Euskadiren kasua bereziki aipatuz

15 urtarrila, 2024
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiak txosten bat argitaratu berri du, gizarte ekonomiak 2030eko Agendan ezarritako helburuak lortzeko duen zereginari buruzkoa. Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) pobrezia ezabatzeko, ingurumena zaintzeko eta mundu osoko bizi-kalitatea hobetzeko dei globala dira. 2015. urtean, Nazio Batuetako Estatu Kideek 17 GJH onartu zituzten elkarrekin, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren funtsezko zati gisa. Asmo handiko … Jarraitu irakurtzen

Ekonomia sozialaren eta zainketen PERTEa: genero-berdintasunerako ekarpena

15 urtarrila, 2024
Kategoriarik gabe

GEEBk egindako “Ekonomia sozialaren eta zainketen PERTEa: genero-berdintasunari laguntzea” txostena argitaratu da. Txosten honen helburua da PERTEak genero-berdintasunari egiten dion ekarpena aztertzea, baita ekonomia sozialaren eta solidarioaren eta generoaren arteko elkargunea ulertzea ere. Horretarako, kontzeptu hauek definitu ziren: genero-berdintasuna, ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioak (aurrerantzean ESS), ekonomia soziala garapen iraunkorreko helburuetan duen papera. Era berean, … Jarraitu irakurtzen

Ekonomia soziala bultzatzeko Plan Integralerako deialdia

15 urtarrila, 2024
Kategoriarik gabe

Ekonomia Soziala Bultzatzeko Plan Integralaren deialdia, aurrekaririk gabeko 80 milioi euroko esleipena duena, urtarrilaren 11n argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Zenbateko hori mugarria da Estatuko ekonomia soziala sustatzeko esleipenetan. Laguntza hauen onuradunak Gizarte Ekonomiako erakundeak dira, martxoaren 29ko 5/2011 Legean ezarritakoaren arabera. Gainera, Gizarte Ekonomiako entitateen, unibertsitateen, ikerketa-zentroen eta zenbait administrazio publikoren arteko proiektu bateratuak … Jarraitu irakurtzen