Albisteak

REJIESek Ekonomia sozial eta solidarioko ikertzaile gazteen II. Topagunea antolatu du

2015 uztaila 22
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiako Ikertzaile Gazteen Sareak (REJIES) II. Topagunea ospatu zen, uztailaren 10 eta 11n, Madrileko Comillaseko Unibertsitate Pontifikalean (ICADE). Iaz, Ekonomia Sozial eta Solidarioko lehenengo kongresuaren harira, Zaragozan, azaroaren 27 eta 28an, egin zen I. Topagunearen arrakasta ikusita, uztailaren 15ean hasi zen CIRIEC erakundeko V. Nazioarteko kongresua aprobetxatu zen bigarren topagunea antolatzeko; hilabete bereko aurreko … Jarraitu irakurtzen

Iritzia: Javier Pradini, Emaus Gizarte Fundazioa Taldeko zuzendari nagusia

2015 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Javier Pradini, Emaus Gizarte Fundazioa Taldeko zuzendari nagusia Emausek badu zentzua. Erronka berriak aldaketa egoera batean   Duela 35 urte hasi zuen Emausek ibilbidea Gipuzkoan, eta, urteotan guztietan, gure inguruan gertatu diren aldaketa sozial askoren lekuko zuzenak izan gara. Era berean, guk ere aldaketa asko egin ditugu, bereziki, barne antolamenduaren aldetik. Egongo da pentsatzen duenik … Jarraitu irakurtzen

Juan Luis Arrieta Pagalday, Euskal Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari nagusi teknikoa 27 urtez

2015 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Juan Luis Arrieta Pagalday, berriki, erretiratu egin da; 27 urtez Euskal Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari nagusi tekniko bezala ibili eta gero. Adeitasunez, hainbat galdera erantzun digu. – CSCE/EKGKn martxan jartzeko sartu zinen. Nola izan ziren lehen egunak? Bai pertsonalki bai profesionalki garai berriak eta interesgarriak izan zirela gogoratzen dut. Nire eginkizunak gustuko izateaz gain, lana … Jarraitu irakurtzen

Ekonomia Solidarioko kontzeptu eta praktikak sustatzeko jardunaldia

2015 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Ekonomia Solidarioko kontzeptu eta praktikak sustatzeko jardunaldia UEU eta Emaús Gizarte Fundazioarekin elkarlanean antolatu da. Emaús Gizarte Fundazioak Unibertsitate-Komunitatean Ekonomia Solidarioko kontzeptu eta praktikak sustatu nahi ditu, honekin batera unibertsitate-eredu berri baten eraikuntzari ekarpena eginez. Unibertsitate-eredu berri hauek ekonomia alternatibo eta solidarioa sustatu behar eta ahal dezaketela uste dute, campus mailan egiten diren hezkuntza prozesu … Jarraitu irakurtzen

BGAEen araudiaren zati bat berrikustea eskatu du Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak, erakunde horiei segurtasun juridiko gehiago emateko

2015 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB) eskatu du Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen (BGAE) legearen araudia berrikustea, entitate horien segurtasun juridikoa indartzeko. Batzordeak dio araudi hori "konplexutasun handiko araua" dela; ez duela "sinpletasun juridikorik". Gainera, artikuluetako asko berrikustea eskatu du, testuaren segurtasun juridikoa bermatzeko eta hainbat betebeharrentzat ezarritako epeak zabaltzeko, horiek gauzatzeko zailtasunak sortzen baitira. Enplegu … Jarraitu irakurtzen

Mondragon Unibertsitateak lanbide heziketa eta unibertsitatearen arteko kooperazio proiektuak garatu ditu

2015 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Mondragon Unibertsitateak, azken asteotan, lanbide heziketa eta unibertsitatearen arteko kooperazioari zuzendutako bi pisuzko ekintza garatu ditu. Mondragon Unibertsitateak eta Heziketa Profesionalerako Tknika berrikuntza-zentroak, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoenak, akordioa sinatu dute entitate bien arteko lankidetza proiektu, programa eta ekintzak sustatzeko. Hitzarmenaren bidez, Heziketa Profesionalen prestakuntza eta gaikuntza, ikerketa aplikatua eta berrikuntza pedagogikoa nahiz teknologikoa sustatu eta … Jarraitu irakurtzen

UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko master ofizialaren amaiera ekitaldia

2015 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Joan den ekainaren 23an, UPV/EHUko Gizarte eta Ekonomia Solidarioko unibertsitate master ofizialaren amaiera ekitaldia egin zen, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan. Horrekin batera, programaren eskola-orduak bukatzen dira; ikasleek master amaierako lana epaimahai baten aurrean aurkeztea faltako litzake, irailean. Amaiera ekitaldia UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako graduen aretoan izan zen eta Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUko Gizarte … Jarraitu irakurtzen

CIRIEC-Espainiako ikertzaileak gizarte-ekonomiako etorkizuneko ikerketa ildoei buruz eztabaidatzeko bildu dira

2015 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Joan de ekainaren 11n, CIRIEC-Espainiak bilera bat egin zuen ekonomia sozial eta kooperatiboaren etorkizuneko ikerketa ildoei buruz eztabaidatzeko, Valentziako unibertsitateko Ekonomia Fakultateko egoitzan. Bileran CIRIEC-Espainiako presidenteak, José Mª Perez De Ugaldek, parte hartu zuen, batzorde zientifikoko presidente José Luis Monzónekin batera. CIRIEC-Espainiako presidenteordea, Adoración Mozas; CIRIEC-Espainiako Ekonomia aldizkariko editorea, Rafael Chaves; eta CIRIEC erakundearekin harremana … Jarraitu irakurtzen

Ekonomia Solidarioaren III. Azoka

2015 ekaina 30
Kategoriarik gabe

REAS Euskadi (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) eta Zentzuz Kontsumituk (Mugarik Gabe, Medicus Mundi Araba eta Setem Hegoa Haizea osatutako partzuergoa) Ekonomia Solidarioaren III. Azoka antolatu zuten ekainaren 20an Gasteizen. Hirugarren Azoka honen helburua bere hirian, probintzian eta Euskal Herrian kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaile baterako dauden aukera praktikoak Gasteizeko hiritarrei zabaltzea zen. Euskal Herriko … Jarraitu irakurtzen

Langileek enpresaren kudeaketan parte hartuko balute, talentuek alde egitea ekidingo litzateke

2015 ekaina 30
Kategoriarik gabe

Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak, ASLEk, euskal enpresei deia egin die, langileek kudeaketan parte hartzearen onurez ohartarazteko. Horrela, talentua duten pertsonek kanpora alde egin ez dezaten lortu nahi dute, egungo euskal ekonomiaren gaitz handienetakoa baita hori. ASLEko gerente Josetxo Hernándezen hitzetan, talentuaren ihesak eragin garbia du enpresen garapenean, berrikuntzarako beharrean eta, azken finean, lehiakortasunean. Langileek enpresaren … Jarraitu irakurtzen