Eroskiren eraldatze planak bazkide langile berriak lortuko ditu

30 ekaina, 2015 | Kategoriarik gabe

Eroskiren jarrera lehiakorra hobetzeko eraldatze planak bazkide-langile berriak izango ditu datozen hilabeteotan; hainbat urtetan, kolektibo horretan inor berririk sartu gabe egon eta gero, egungo 7.982 bazkideri gehituko zaizkie.

Eroskiko presidenteak, Agustin Markaidek, azaldu du kontsumitzaileen denda gogokoena izateko bazkide-langileen kolektiboa indartzea kooperatibak abian jarri duen lehen ildo estrategikoa dela. Datozen urteetako erronka tipologietan sailkatutako bezeroetan, bere benetako beharretan eta aukeretan, ardaztutako kudeaketari ekitea da.

Bigarren estrategia ildoa tokian tokiko elikagaiak saltzeko Eroskiko dendak plataforma ireki gisa ezagutaraztea da. Eroskik duen kultura kooperatibo sendoan oinarrituta, denden autokudeaketa bultzatu nahi du bazkide-langileen komunitatearen aukerei, inguruko nekazaritzako elikagaien sare produktiboari eta lehiakortasunak eragiten duen presioari etengabe egokitu ahal izateko.

Hirugarren lerro estrategikoa dendak antolamenduaren epizentroan kokatzea da. Politika berrietan dendek duten protagonismo berrituak helburu argia du: guztiz bereizgarriak diren dendak lortzea, kalitate-prezio erlazioa eta bezeroaren arreta hobetzea eta produktu freskoetan espezializatzea.

Eroskiko batzar nagusian aipatu zen laugarren lerro estrategikoa pertsonen gaitasunak maximizatzea izan zen. Iaz Eroskik 138.000 ordu zuzendu zituen taldeen formakuntzara, funtsean, bezeroen arreta hobetzeko eta taldeen autokudeaketarako tresna berriak ahalbidetzeko.

Iturria: TUlankide