ELKARLANek, kooperatibak sustatzeko elkarteak, 2014ko memoria argitaratu du. Elkarteak Euskadin 138 enpresa berri sortzen lagundu zuen iaz, eta 507 enplegu kooperatibo gehiago sortu dituzte.
Kooperatiba horietatik 17 Arabako Lurralde Historikoan sortu dituzte, 76 Bizkaian eta 45 Gipuzkoan. Kooperatiba motaren araberako sailkapena kontuan izanda, 129 lan elkartukoak dira; bat, elkarlaneko entitate mistoa, 2 lan elkartu profesionalekoak, bi etxebizitzakoak, bi kontsumokoak, nekazaritzako bat eta hezkuntza integraleko bat. Sortutako enpleguei dagokienez, 51 Araban eratu dituzte, 284 Bizkaian eta 172 Gipuzkoan.
Bestalde, ELKARLANek beste eredu juridiko batekin jarduten duten sei enpresa kooperatiba bilakatzen lagundu du.
Ildo horretan, ELKARLANek beharrezkoa den oinarrizko formakuntza eskaintzen die ekintzaileei, kooperatiba zer den ezagutu dezaten errazteko. Gero, kooperatiba sortu zenetik urtebetez egindako segimenduan, sustatzaileei formakuntza espezifikoagoa eskaintzen diete.
Horrez gain, neurrira egokitutako aholkularitza ematen diete, lantzen ari diren proiektu tipologiaren arabera eta kooperatiba motaren arabera, gestio anitz gauzatu ahal izateko: hainbat eskari eta dokumentazio tramitatzeko; sozietatearen estatutu sozialak eratzeko; Euskadiko Kooperatiben Erregistroan aurkeztu eta segimendua egiteko izen-ematea gauzatzeko; eta beste prozesu mota batzuk burutzeko.
Iturria: Elkarlan eta OVES/GEEB