Kategoriarik gabe

Argitaratuta Europar Batasuneko Gizarte Ekonomiaren bilakaera aztertzen duen txostena

2017 urria 30
Kategoriarik gabe

Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak (EESC) urrian argitaratu du “Europar Batasuneko Gizarte Ekonomiaren bilakaera” aztertzen duen txostena, CIRIEC-eko Rafael Chavesek eta Jose Luis Monzonek zuzendu dutena. Lan honetan, 2007an eta 2012an egindako txostenen datuak eguneratzeaz gain, hainbat berritasun sartu dira, hala nola, gizarte ekintzailetza, ekonomia zirkularra edota parte-hartze ekonomia. Txosten honetan Europar Batasuneko Gizarte Ekonomiaren … Jarraitu irakurtzen

Kooperatibagintza eta euskal alderdi politikoak protagonistak Forokoopen XI Jardunaldian

2017 urria 30
Kategoriarik gabe

Jardunaldia Bilbon egin zen urriaren 18an eta euskal kooperatiba mugimenduko zein administrazio publikoetako ordezkari ezberdinak bertaratu ziren. Bertan, Eusko Legebiltzarreko indar politiko guztiek Euskal Kooperatiben Mugimenduarentzako (EKM) paper kuantitatibo eta kualitatibo garrantzitsuago bat eskatu zuten. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailburu María Jesús San José izan zen ekitaldiari irekiera emateko arduraduna, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko … Jarraitu irakurtzen

EHLABEren 30. urteurrenari amaiera emateko ekitaldia egin da

2017 urria 30
Kategoriarik gabe

Ekitaldia pasa den urriaren 18an egin zen Bilboko Itsas Museoan eta EHLABE (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) osatzen duten erakunde ezberdinak, sektoreko agenteak eta herri administrazioetako zein legebiltzarreko ordezkariak bertaratu ziren. Ibilbide luze eta oparoaren errepasoa egiteaz gain, kolektiboaren etorkizuneko erronken inguruan ere jardun zuten. Ekitaldia EHLABEko presidente Txema Francoren parte hartzearekin hasi zen, Euskal … Jarraitu irakurtzen

Ekonomia Solidarioaren V. azoka

2017 urria 30
Kategoriarik gabe

Datorren azaroaren 18an (larunbata) ospatuko da Errenterian, “Ekonomia bizitzaren zerbitzura – Cooperar para transformar-nos” lelopean, bizitzaren zerbitzura dagoen ekonomia eraldatzaile bat aldarrikatzeko asmoz. Zehazki Merkatuzar-ean (Errenteriako antzinako azoka) egingo da, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Azoka REAS Euskadik, Olatukoop-ek eta Saretuz-ek sustatu dute eta bere helburua lankidetza estutzea eta Ekonomia Solidarioa sendotu eta ikustaraztea da, baita Merkatu Soziala gizarteari hurbiltzea ere. … Jarraitu irakurtzen

Kooperatiben bilakaera positiboa eta lan sozietateek ez hain ona izaten jarraitzen dute 2017ko hirugarren hiruhilekoan

2017 urria 30
Kategoriarik gabe

Hori ondorioztatzen da espainiar estatuko Lan eta Gizarte Segurantzaren ministeritzak eguneraturiko datuetatik. 2016 urte amaiera eta 2017ko irailaren 30 bitarte, kooperatiba sozietate eta langile kopuruak gora egin du. Lan sozietateetan metatzen diren lanpostu kopuruak ere gora egin du, nahiz eta sozietate kopuruak behera egiten jarraitzen duen. 2017 urteko lehen 9 hilabeteetan zehar kooperatiba kopuruak modu … Jarraitu irakurtzen

CIRIEC-en IX. Iberiar Solasaldia eta REJIES sarearen IV. Topaketa egin dira

2017 urria 30
Kategoriarik gabe

REJIES (Gizarte Ekonomian ikertzaile gazteen sarea) sareak bere IV. Topaketa egin zuen Santiago de Compostelan pasa diren urriaren 3 eta 4ean eta ondorengo bi egunetan CIRIEC eta Santiago de Compostelako Unibertsitateak antolaturiko IX. Iberiar Solasaldia antolatu zuten, Galiziako Xuntaren laguntzarekin. REJIES-en topaketan 12 unibertsitate ezberdinetako 20 ikertzaile inguruk parte hartu zuten, hala nola UPV/EHU, Deustu … Jarraitu irakurtzen

Eusko Jaurlaritzak Gureak gizarte intereseko izendatu du

2017 urria 30
Kategoriarik gabe

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Sailak gizarte intereseko izendatu du Gureak, desgaitasunen bat duten pertsonen laneratze-gizarteratze prozesua helburu duen Sozietate Anonimo formako erakundeari aitorpena eginez. Aitorpen honekin Gureak erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen garapenari egiten dion ekarpena balioesten da, bere zerbitzu eskaintza eta gizarte ekintzen garapena dela eta. Laneratze prozesuetan Europa mailan erreferente … Jarraitu irakurtzen

XI Rulescoop Kongresua

2017 iraila 29
Kategoriarik gabe

Pasa den irailaren 6, 7 eta 8an Costa Ricako Unibertsitatean Gizarte Ekonomia eta Solidarioko XI Rulescoop Kongresua egin zen, bertan Latinoamerikako eta Europako 23 unibertsitatetatik iritsitako ikertzaile eta adituak eta gobernuetako kideak parte hartu zuten. Kongresua CICAPak (UCRko Administrazio Publikoko Ikerketa eta Trebatze Zentroa) eta Rulescoop Sareak antolatu zuten,  eta helburu nagusia arloko akademikoak, ikertzaileak, … Jarraitu irakurtzen

“ASLE eta Euskal Lan Sozietateak (1982-2016)” liburuaren aurkezpena

2017 iraila 29
Kategoriarik gabe

Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE) atzo, irailaren 28an, Bilbon Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Sozietateen eta ASLE beraren historia jasotzen duen liburua aurkeztu zuen. Ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailburu María Jesús San Josék burutu zuen eta Bilboko Yimbi aretoan egin zen. Bertaratukoek liburuaren ale bana jaso zuten, zeinak elkartearen historia eta euskal Lan Sozietateen … Jarraitu irakurtzen

Lantegi Batuak fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak urritasuna duten ikasleentzako beka berri batzuk sustatu dituzte

2017 iraila 28
Kategoriarik gabe

Lantegi Batuak Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak urritasuna duten unibertsitate horretako ikasleei zuzendutako lehenengo beka deialdia sustatu dute. Tituludun berriei, graduondo edo masterren bat egiten ari direnei edo 2016-2017 ikasturtean bukatu dutenei zuzenduta daude.   Beka horien helburua urritasuna duten ikasle eta tituludunen lan-aukerak areagotzea da. Horrela, urritasunaren ondorioz lan munduan murgiltzeko zailtasun handiagoak eduki ditzaketen … Jarraitu irakurtzen