Ikastolak eta Kooperatibismoa (I.Topaketa): publikotasun berri baten bila: komunitatea eta demokrazia parte-hartzailea
Hurrengo uztailaren 8an Eibarren egingo den jardunaldi honetan, Ikastolen mugimenduaren esperientzia aztertuko da Kooperatibismoaren eta Gizarte Ekonomiaren ikuspuntutik. Euskal Herrian ikastolek duten garrantzia hezkuntza-munduan zein euskara eta euskal kulturaren sustapenean duten eraginarekin lotuta dago. Zenbait sektore kritikok, “publikoa, hots, herria, estatuarena” paradigma horretan oinarriturik, zentro pribatu “kontzertatu” gisa definitzen dituzte soilik. Beste batzuk, kritika muturrera … Jarraitu irakurtzen