Albisteak

Thyssen komisarioa Gizarte Ekonomiaren aldeko Akzio Plan Europearraren alde azaldu da

2017 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

Komisario europarra urtarrilaren 20an “Social Economy Europe”eko delegazio batekin bildu zen. Momentu honetan, Europar Batasuneko instituzioak eta Estatu kideak Gizarte Ekonomiako enpresak sendotzeko neurriak hartzearen alde azaldu dira. SEEtik emandako informazioaren arabera, Marianne Thyssenek azpimarratu zuen Europar Gobernua gizarte ekonomiako enpresen garapenean laguntzeko prest dagoela. Gainera, EBko helburu nagusiak izango dira enpresa eredu hauei garrantzia … Jarraitu irakurtzen

OVES-GEEB 2016: balantzea

2016 abendua 22
Kategoriarik gabe

Urte amaierak balantzea egiteko uneak izan ohi dira. Agurtzen ari garen 2016 trantsizio urtea izan da OVES-GEEB egitasmoarentzat. OVESen arduraduna den GEZKI Institutuan, OVES berrindartzeko erabaki estrategikoa hartu genuen, behatokiaren hiru lan esparruak aldi berean indartuz: sozioekonomikoa, juridiko-politikoa, eta zientifiko-akademikoa.   Aro berriari hasiera eman diogu 2016an, eta pozik gaude lehen fruituekin. Urtean zehar, une … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomiaren Urteko Egoera Txostena argitaratu da

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

GEEBek urtero egiten duen Gizarte Ekonomiaren Egoera Txostena argitaratu berri du. Bertan Gizarte Ekonomiako erakunde ezberdinen inguruko azterketa sozio-ekonomikoa aurkezten da, 2012 eta 2015 epealdia kontuan harturik. Aurreko urteetan bezala, Kooperatiben, Lan Sozietateen, Enplegu Zentro Berezien, Gizarteratze Enpresen, Eraldaketarako Nekazal Elkarteen, Arrantzale Kofradien, Elkarte eta Fundazioen, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen, Kreditu Kooperatiben eta Elkarrekiko Berme … Jarraitu irakurtzen

OVES/GEEB web orriko edukiak eguneratuta

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

Azken hilabeteetan OVES/GEEB web orriko berregituraketa lanak egin dira, hiru arloak kontutan izan dituztenak, eta askotariko materiala eta informazioa bildu duena. Eduki guztia eguneratzeaz gain, atal berriak gehitu dira material berri eta askotarikoarekin. Horien artean, informe berriak, argitalpenen berritasunak, Gizarte Ekonomiako sare eta behatokien aurkibideak eta aldizkari zientifiko-akademikoen fitxak aurkitu ditzakezue. Web orria bisitatu hemen. … Jarraitu irakurtzen

REASek Sektore Publikoko Kontrataziorako Legearen zuzenketak aurkeztu ditu

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

REAS Sareak espainiar estatuko Gorte Orokorretako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko Sektore Publikoko Kontrataziorako Lege Proiektuaren harira komunikatu bat plazaratu du. Bertan, Proiektu legearen urritasuna azaldu du, erosketa eta kontratazio publikoan gizarte eta ingurumen irizpideen barneraketa dela eta. Gainera, 19 zuzenketa barneratzen duen dokumentu bat landu du: 12 Sektore Publikoaren Kontratazio Legeari eta 7 Ur, Energia, Garraio … Jarraitu irakurtzen

Jordi García Jané-ren hitzaldia: “Zer izan nahi du handitan Ekonomia Solidarioak eta zer behar du hori lortzeko?”

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

“Zer izan nahi du handitan Ekonomia Solidarioak eta zer behar du hori lortzeko?" hitzaldia hartu zuen UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak azaroaren 29an, Xarxa d’Economia Solidària de Catalunya-ko Jordi Garcíaren eskutik. Hitzaldia UPV/EHUko Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko GEZKI Institutuak antolatu zuen, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterraren baitan. Jordi García bera ikasketa-programa horretako … Jarraitu irakurtzen

Lanzituz Programaren lehen fasea

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

Azaroaren 21etik abenduaren 5era egin zen Lanzituzeko Donostiako lehen kurtsoa. Programaren lehen fasea prestakuntza da, eta helburu nagusia langabetuei lan merkatura txertatzen laguntzea da, autoenplegu kolektiboari ekinez eta lan-sozietateak sortuz. 50 orduko prestakuntza honetan, EHUko eta GEZKIko hainbat irakaslek eta kidek parte hartu dute, gaian adituak direnak. Ikasleek gertutik ezagutu ahal izan dute lan sozietateen … Jarraitu irakurtzen

Lan Sozietateak langileen parte-hartze finantziarioaren erreferente, Europar Parlamentuak argitaratu berri duen dokumentuan

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

Ikerlanaren aztergaia langileen parte-hartze finantziarioa izan da, eta lan sozietateak jarraitu beharreko eredu bezala azaldu dira. Azterlan honetan parte hartu dute Gemma Fajardo, Valentziako Unibertsitateako Merkatal Zuzenbideko irakaslea; Asleko Javier Muñecas, eta Confesaleko Javier San José. “Employee Financial Participation: Spain´s Sociedades Laborales” Iturria: Ciriec

Euskal Ekonomia Solidarioaren Merkatu Sozialaren Katalogo berria atera da

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

REAS Euskadik 2016-2017ko Merkatu Sozialaren katalogoa argitaratu du. Sektore ezberdinetako ekonomia solidarioaren 70 enpresa eta entitateren produktu eta zerbitzuak aurkezten dituen katalogoa da. Sektore horiek, honako hauek dira: ostalaritza eta turismoa; garbiketa eta mantentze-lanak; aholkularitza; elikadura eta nekazaritza; energia eta ingurumena; osasuna; hezkuntza eta zainketa; esku-hartze soziala; komunikazioa eta irudia; industria eta eraikuntza eta merkataritza. … Jarraitu irakurtzen