Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
CEPES, Europako Gizarte Funtseko “Gizarte inklusiorako eta Gizarte Ekonomiarako” erakunde bitartekaria izanik, 3,3 milioi euroko laguntzen deialdia ireki du. Deialdi honen helburu nagusia Gizarte Ekonomiako entitateak eta enpresak laguntzea da, hurrengo alorretako proiektuak aurrera atera dezaten: - Gizarte ekonomiako enpresa berriak eta enplegua. - Gizarte Ekonomiako entitateen profesionalizaziorako heziketa. - Gizarte Ekonomian ekintzailetasuna sustatu. Deialdiaren … Jarraitu irakurtzen
Bilboko Bizkaia Aretoan egin zen, martxoaren 2an, Bizkaiko Aldundiak eta UPV/EHUk antolatuta, Colabora-Bora-ren laguntzarekin. Jardunaldiak ekintzailetza prozesu bideragarri eta iraunkorrak nola aurrera eraman izan zuen eztabaidagai, bizitza erdian jarriz. Jardunaldiari Bizkaiko Aldundiko Enplegua, Inklusio Soziala eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatuak eman zion hasiera. Egun osoan zehar errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera egon zen, “esperientzia mahaiei” eta … Jarraitu irakurtzen
CESEk martxoaren 14an Gizarte Ekonomiaren kanpo dimentsioari buruzko audientzia publikoa egin zuen Bruselaseko egoitzan. Jardunaldia gai honen inguruan aurrera atera nahi den irizpenaren eremuan egin zen, CESEren ekimena izan dena. Txostengilea batzorde honetan CEPESeko ordezkaria den Miguel Ángel Cabra de Luna izango da, eta José Luis Monzón irakaslearen kolaborazioa izango du. Audientzia hiru mahai ingurutan … Jarraitu irakurtzen
OVES/GEEBen hashtag berria estreinatzen dugu= #ESSalbisteak #noticiasESS Gizarte ekonomia eta solidarioko azken berriak ezagutu eta zabaltzeko, jarraitu eta konpartitu gaitzazu! Gure twitter kontua: @GEZKI_ Iturria: GEEB
Pasa den martxoaren 7an, Erromako Hitzarmenaren 60. Urteurrenaren barnean, Europar Parlamentuko Gizarte Ekonomiako Nazioarteko taldearen audientzia publikoa egin zen. Bertan, gizarte ekonomiak Europako gizarte, ekonomia eta lurralde kohesioan jokatzen duen papera aztertu zuten. Juan Antonio Pedreño, SEE eta CEPES-eko lehendakaria, izan zen Gizarte Ekonomiako entitateen ordezkaria jardunaldi honetan. Honetan, Europako etorkizunaren inguruan eztabaidatu zen eta … Jarraitu irakurtzen
Horrela, Eroskik Euskolabel ziurtagiria duen eztia salduko du Seleqtia markarekin. Eroski lore anitzeko ezti berria saltzen hasi da, "SeleQtia" gourmet produktuen markarekin; Euskal Autonomia Erkidegoko erlauntzetatik biltzen da ezti hori eta Eusko Label ziurtagiria du. Horretarako, hitzarmena egin dute Eroski kooperatibak eta EAEko hogei erlezainek, zeinak Eztiko profesionalen elkartean eta Giez-Berri sozietate ontziratzailean bilduta baitaude. Eroski SeleQtia-Eztiona markako ezti hau … Jarraitu irakurtzen
Irakaskuntza Kooperatiben Taldeak (UECOE) eta ONCE Fundazioak elkarrekin lan egingo dute ezgaitasuna duten pertsonen gizarte eta hezkuntza inklusioan lagunduko duten ideia berriak bilatzeko helburuarekin. Bi entitateek martxoaren 21ean sinatu zuten akordioa. Bi erakundeek hurrengo balioen alde lan egingo dutela azpimarratu dute: barne solidaritatearen promozioa, emakume eta gizonezkoen berdintasuna, gizarte kohesioa, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea, … Jarraitu irakurtzen
Garai berriak bizi ditugu gure gizartean eta honek isla dauka gizarte ekonomiaren sektorean ere. Azken urteotan ekimen eta esperientzia berriak sortu dira, kooperatibagintzaren klabeetan oinarritzen direnak baina molde, egitura eta amets berriekin datozenak. Esperientzia berri hauen artean nabarmentzekoak dira: energia berriztagarrietan oinarritzen den Goiener kontsumo kooperatibaren sorrera eta gorakada, gaur egun 5.700 bazkidetik gora dauzkana; … Jarraitu irakurtzen
Pasa den otsailaren 8an EGES eta Garapenek lan jardunaldi bat antolatu zuten Bilbon, Euskal Autonomia Erkidegoko Garapen Agentzien eta Gizarte Ekonomiako erakundeen arteko lankidetzan aurrera pausuak emateko. Jardunaldiari hasiera eman zien Konfekoop-eko presidenteak, Rosa Lavin, eta Garapeneko (tokiko garapenerako agentzien elkartea) presidenteak, Elisabet Urbieta, hurrenez hurren, eginiko aurkezpenek. Segidan, EHLABE-ko presidenteak, Pablo Moratalla, Luis Guridiri … Jarraitu irakurtzen