Jordi García Jané-ren hitzaldia: “Zer izan nahi du handitan Ekonomia Solidarioak eta zer behar du hori lortzeko?”

21 abendua, 2016 | Kategoriarik gabe

“Zer izan nahi du handitan Ekonomia Solidarioak eta zer behar du hori lortzeko?" hitzaldia hartu zuen UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak azaroaren 29an, Xarxa d’Economia Solidària de Catalunya-ko Jordi Garcíaren eskutik.

Hitzaldia UPV/EHUko Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko GEZKI Institutuak antolatu zuen, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterraren baitan. Jordi García bera ikasketa-programa horretako irakasleetako bat da. Masterreko zuzendari Mikel Zurbanok inauguratutako solasaldia bereziki masterreko ikasleei zuzendua zegoen arren, sarrera librea zen.

Modu ikuserraz eta didaktiko batez, garapen lokala ezinbestekoa dela azpimarratu zuen Jordi Garcíak, egungo komunitateen eta gizarteen ongizatea indartze aldera; eta ekonomia sozial eta solidarioa garapen hori sustatzeko motor gisa irudikatu zituen.

Iturria: OVES/GEEB