Albisteak

Yayo Herreroren hitzaldia urriaren 7an Donostian

30 iraila, 2019
Kategoriarik gabe

“Bizitzarekin hautsiriko loturak berrezartzeko metabolismo ekonomikoak” izenburupean, aktibista ekofeminista eta antropologoak hitzaldia emango du datorren urriaren 7an Donostiako UPV/EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Hitzaldia gazteleraz izango da, sarrera librekoa eta arratsaldeko 17:30etan hasiko da, Donostiako UPV/EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu Aretoan. Hitzaldia GEZKI-k (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) antolatzen duen Ekonomia Sozial eta … Jarraitu irakurtzen

REAS Euskadi Ekonomia Feministako VI. Jardunaldian

30 iraila, 2019
Kategoriarik gabe

Irailaren 5, 6 eta 7an Valentziako Unibertsitateko Ekonomia Feministako Katedrak antolatutako Ekonomia Feministako VI. Jardunaldian parte hartu du, “Paradigma feminista eta bizitzarekiko bidezko trantsizioak” izenburupean. REAS Euskadik mahai-inguru eta ekintza politikoko batzordean parte hartu du eta, horrez gain, jardunaldia osatu duten hainbat proposamen aurkeztu ditu. REAS Euskadin denbora luzea daramate, kapitalaren edo irabazien zerbitzura ordez, … Jarraitu irakurtzen

EHLABEko profesionalen jardunaldi interesgarria

30 iraila, 2019
Kategoriarik gabe

Pasa den irailaren 19an EHLABEko profesionalen jardunaldia egin zen Arrasaten. Elkarteko erakunde guztietako ordezkariak bertaratu ziren eta euskal ereduaren erronkak aztertu eta esperientzia ezberdinak partekatu ahal izan zituzten. Jardunaldian, OITko desgaitasuneko aditua den Stefan Trömelek parte hartu zuen. Hitzaldi benetan interesgarria, desgaitasuna duten pertsonen enpleguaren erronkak azaldu zituena. Ondoren, EHLABEko Lehendakaria den Txema Francok, gizarteratze … Jarraitu irakurtzen

Humanity At Music ikuskizuna

30 iraila, 2019
Kategoriarik gabe

Buesa Arena hunkitu egin zen pasa den irailaren 14an Humanity At Music ikuskizunarekin. 11.400 ikusletik gora bertaratu ziren. Gasteizeko Buesa Arena galaz jantzi zen Humanity At Music hartzeko, eta ikuskizuna itzela izan zen: 60 urtetik gorako esperientzia kooperatiboari musika, ahotsa, dantza eta batez ere emozioa jarri zion kultura eta kooperatiba lurrikara. Goiz erditik hasi zen … Jarraitu irakurtzen

Gizateak 2018ko Gizarte-txostena aurkeztu du

30 iraila, 2019
Kategoriarik gabe

Zenbait datu esanguratsu jasotzen dira, hala nola 2018 urtean GIZATEAra atxikituriko Gizarteratze Enpresetan 1.204 langile; horietatik, 777 gizarteratze eta laneratze prozesuan aurkitzen zirela, 22 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa izan zutela urte berean eta 7.873,30 euroko urteko itzulkina egin zietela administrazio publikoei gizarteratze-postu bakoitzeko. 2018 Gizarte-txostenean irakurtzen den bezala, 2017an baino bi enpresa gutxiago egonik … Jarraitu irakurtzen

KoopFabrika 2019-2020 ikasturtea hastear

30 iraila, 2019
Kategoriarik gabe

Ekonomia soziala eta Ekintzailetza kooperatiboa sustatzen duen programaren 4. Edizioan izena emateko epea zabalik da jadanik. Ikasturte honetan bi ikastaldi izango dira, azaroa-abendu bitarte lehena eta otsaila-apirila bitarte bigarrena. Ekimen ekonomiko kooperatiboa martxan jarri nahi baduzu izena eman dezakezu aurkezten diren bi aukeretako batean. Ikasturte honetan bi ikastaldi izango dira, ondoen egokitzen zaizuna aukeratu ahal … Jarraitu irakurtzen

Nafarroako Kooperatibismoari buruzko I. Topaketa

30 iraila, 2019
Kategoriarik gabe

Urriaren 15ean Iruñan egingo da Kooperatibismoari buruzko lehen topaketa. Sektoreko eragileak, adituak eta administrazio publikoko hainbat ordezkari bertaratuko dira jardunaldira. Bertan, hainbat adituk parte hartuko dute eta Nafarroako kooperatibismoak estatu eta nazioarte mailan duen pisua aztertuko dute. Gainera Nafarroako garapenarentzako kooperatibismoak duen garrantzia azpimarratuko dute. Dudarik gabe, aukera ezin hobea izango da Kooperatibismoa osotasunean aztertzeko … Jarraitu irakurtzen

Ekonomia Solidarioa eta Merkatu Sozialak azoken ibilbidea hasi dute

30 iraila, 2019
Kategoriarik gabe

Aurreko urteetan bezala, Ekonomia Solidarioaren eta Merkatu Sozialen azoken denboraldi berria martxan dago, Estatuko hainbat hirietatik pasako dena. Brenda Chavez adituaren hitzetan, azoka hauen helburua “herritarren inplikazioa aktiboaren eta kontsumo arduratsuaren bitartez, justuagoa den ekonomia bat bultzatzea da”. Honetarako, ekonomia solidarioko zerbitzuak eta produktuak eskuratzeko espazio bezala sortu dira. Honetaz gain, Ekonomia Solidarioaren garrantzia erakusteko … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomia, Autogestioa eta Enpleguaren inguruko Nazioarteko Ikerlarien III. Biltzarra eraman da aurrera

30 iraila, 2019
Kategoriarik gabe

Irailaren 26 eta 27an egin zen Valentzian Universitat de València-ko ECOSOCIAL 2020 Ikerketa Taldeak antolaturik eta nazioarteko ikerlari eta aditu hainbatek parte hartu zuten, zaurgarritasun handieneko kolektiboen gizarteratzearen inguruan eztabaidatu eta hausnartzeko. Jardunaldian hainbat gai jorratu ziren, hala nola zaurgarritasun handieneko kolektiboen definizio eta ezaugarriak, gizarteratzerakoan gizarte ekonomiak jokatzen duen papera (gizarteratze enpresetan arreta jarriz … Jarraitu irakurtzen