Bost ikastolak autokontsumoaren aldeko apustua egin dute Goiener Taldearen eskutik
Armentia (Gasteiz), Argia (Tutera), Laskorain (Tolosa), Andra Mari (Etxarri-Aranatz) eta Eleizalde (Bermeo) ikastolek Goiener Taldearen eskuetan jarri dute beren autokontsumoko proiektuak abian jartzeko ardura. Kooperatiben arteko ekimen honen helburua da energia sortzea modu lokal eta banatuan, ardatz nagusia herritarren partaidetza delarik. Ikastola hauek autokontsumoaz baliatuz euren argindarraren faktura murrizteko aukera izango dute, eta, aldi berean, … Jarraitu irakurtzen