Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Master berria, Mondragoneko Unibertsitatean

28 otsaila, 2020 | Kategoriarik gabe

Lanki Institutuak antolatzen duen Masterrak 60 ECTS kredituko balioa du, eta online bidez ematen da. Badago, gainera, Mondragonen egonaldi bat egiteko aukera. Metodologiari dagokionez, kasu eta erronketan oinarriturik, konpetentzien eta esperientzietan oinarrituriko ikaskuntzen aplikazio praktikoa sustatzen da.

Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozienpresariala Masterraren helburu orokorra honako hau da: gradudun gazteei eta jarduneko profesionalei konpetentziak ematea kooperatibak eta ekonomia sozialeko beste erakunde batzuk kudeatzeko, berritzeko, garatzeko, ikertzeko eta zuzentzeko.

Horretarako, masterrak ondorengo helburu zehatzak ditu:

  • Kooperatibismoaren oinarri teoriko eta praktiko zabal bat lortzea, bai nazio mailan, bai nazioarte mailan, MONDRAGONi garrantzi berezia emanez, munduko esperientzia kooperatibo esanguratsuenetako bat den heinean.
  • Erakunde parte-hartzaile aurreratuak kudeatzeko konpetentziak garatzea kudeaketaren zenbait esparru koherentziaz uztartuz: estrategia, marketin eta eraldaketa digitala, kultura kooperatiboa, talentuaren garapena, interkooperazioa, ekintzailetza eta berrikuntza.
  • Kooperatibismoaren eta ekonomia sozialaren arloko ikertzaileak prestatzea doktoregora sartzeko ikerketa-ibilbide baten bitartez.

Irteera Profesionalak

Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresariala Masterra amaitzen duten ikasleek kooperatiben eta ekonomia sozialeko beste enpresa batzuen kudeaketa integralerako edo ikerketarako gaitasun praktikoak garatuko dituzte.

Kooperatibismoaren ezagutzan sakontzeaz gainera, zehazki, gaitasuna lortuko dute esparru hauetan kudeaketa- eta lidergo-funtzioak betetzeko:

  • Erakundeetako parte-hartzea.
  • Kultura kooperatiboa eta lantaldeak erraztea.
  • (Barne) ekintzailetza eta berrikuntza.
  • Marketina eta eraldaketa digitala.
  • Talentuaren garapena.
  • Gizarte-eraldaketa.

Ikasketa planari, matrikulazioari, epeei, prezioei etabarrei buruzko informazio gehiago, hemen.

Iturria: Mondragon Unibertsitatea