Albisteak

Eurest Euskadi eta Lantegi Batuak-ek sukaldaritza proiektu berri bat jarri dute martxan Derion

2015 urria 23
Kategoriarik gabe

Proiektu bietarako 4,3 milioiko inbertsioa egin da. 36 lanpostu sortuko dira, horietatik 20 urritasuna duten pertsonentzat. Beren egitekoa egunean 4.000 menu ere egitea izango da, gizarte eta osasun sektorerako. Eurest Euskadi (Compass Group), sukaldaritza zerbitzutan aritutako empresa, eta Lantegi Batuak, enplegu babestuaren arloko Bizkaiko erakunderik handiena, 4,3 milioi euro inbertitu dituzte bi sukaldaritza-proiektu handitan. Derion … Jarraitu irakurtzen

Euskal Herriko Unibertsitateen arteko Lehen Kongresu Kooperatiboak arrakasta handia izan du

2015 urria 23
Kategoriarik gabe

“Eredu Kooperatiboa Egungo Erronken Aurrean” kongresua Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak babestu du, eta UPV/EHUko Carlos Santa María zentroan izan da, urriaren 15 eta 16 egunetan. Parte-hartze maila handia lortu zuen, kooperatibismoaren nahiz gizarte ekonomiaren arlo ezberdinetako pertsonak elkartu baitzituen; unibertsitateko, administrazio publikoetako eta sektore pribatuko kideak, hain zuzen. Bertaratuak eredu kooperatiboaren egungo erronkei erantzuna ematen … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomiako 5/2011 Legea aldatu dute

2015 urria 23
Kategoriarik gabe

Urriaren 10ean indarrean jarri zen irailaren 9ko 31/2015 Legea, Gizarte Ekonomiako araua eguneratzen duena. Horren arabera, autoenpleguarekin loturiko aldaketak egin eta lan autonomoa eta gizarte-ekonomia sustatzeko neurriak hartu dituzte. Zehazki, araudi berriak 4. atala gehitu dio legearen 5. artikuluari; 9. artikulua aldatu dute, eta artikulu berriak erantsi dituzte: 10, 11 eta 12. Azkenik, 9. artikulua … Jarraitu irakurtzen

REAS Euskadin TRUKE BERRERABILPEN ELKARTEA sartu berri da

2015 urria 23
Kategoriarik gabe

TRUKE solidaritatea eta jasangarritasuna sustatzen duen proiektu asoziatiboa da; elkarlaneko kontsumoarekin bat dator eta objektuen berrerabilpena bultzatzeko teknologia berriek komunikazioaren alorrean ematen dituzten aukeretan oinarritzen da. Kontsumo ohiturak aldatu nahi dituzten hiritarren komunitatea sortu eta indartzea du helburu, trukearen, bigarren eskuko objektuen salerosketaren edota oparien bidez. TRUKE berrerabilpenaren sektorean dagoenez, eskaintzen dituen gauzen artean topa … Jarraitu irakurtzen

ASLE, Tuercas Sagarra eta Betsaide entitateen arrakasta aztertzen ari da Europako Ikerketa eta Informazio Zerbitzua (ERIS)

2015 urria 23
Kategoriarik gabe

Europako Ikerketa eta Informazio Zerbitzua (ERIS – European Research & Information Service) gizarte-ekonomiako hainbat figura juridikoren arrakasta aztertzen ari da; besteak beste, lan-sozietatea eta parte hartutako enpresa. Erresuma Batuan kokatutako zerbitzu horrek helburu du britainiar sindikatuei informazioa eman eta euren ezagutza zabaltzea. Ikerlan horren ondorioz, urriko lehenengo astean, ERISeko bi kide Bilbora gerturatu ziren ASLE … Jarraitu irakurtzen

Eroskik 538 lanpostu sortu, etekin operatiboa %46an handitu eta 36,7 milioi euro eskuratu ditu

2015 urria 23
Kategoriarik gabe

Eroski Taldeak emaitza bereziki positiboak izan zituen 2015eko uztailaren 31n itxitako lehen seihilabeteko kontuei dagokienez. Batetik, eguneroko jarduera indartzearen ondorioz, 36,7 milioi euroko etekin operatiboa izan dute, hau da, %46ko hobekuntza. Gainera, barne-eraginkortasuna hobetzeko martxan jarri dituzten planek ustiatze-gastuak murriztea lortu dute 11 milioi eurotan. Horrela, zergen aurretiko emaitzetan %68ko hobekuntza bultzatu dute, eta galerak … Jarraitu irakurtzen

Baleren Bakaikoa Azurmendi, Gizarte Ekonomian aditua, Unibertsitate irakasle gisa erretiratu egin da

2015 iraila 30
Kategoriarik gabe

Baleren Bakaikoa Azurmendi, UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuan katedraduna, urte askotan unibertsitateko GEZKI institutuko zuzendaria, erretiratu egin da. EHU/UPVeko Gizarte Ekonomian espezializatua dagoen institutuan egindako lanak eta ikerketa arlo horretan egindako lan akademikoak oso baliagarri den eskarmentuko pertsona egiten du. Galdera batzuk erantzun dizkigu.   1. Zein da gizarte-ekonomian duzun interesaren eta dedikazioaren arrazoia? Gizarte-ekonomia interesgarria iruditzen … Jarraitu irakurtzen

Iritzia: Alfredo Ispizua, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria

2015 iraila 28
Kategoriarik gabe

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendaritza aipatutako saileko estrategiaren barne dago, gure herriko enplegua mantentzeko eta suspertzeko. Sektore kooperatiboarekin eta Euskadiko gizarte-ekonomiako beste entitateekin lotuta dagoen guztia sustatzeko politikak ere ezarri ditu.   Ohiko jardueran, zuzendaritzak hiru alor lantzen ditu: Euskadiko Gobernuak kooperatiben eremuan duen eskumena; Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren funtzionamendu eraginkorra; … Jarraitu irakurtzen

Euskal Herriko Unibertsitatearteko Lehen Kongresu Kooperatiboa: “Eredu Kooperatiboa Egungo Erronken Aurreran”. #koopkongresua

2015 iraila 22
Kategoriarik gabe

Hiru euskal unibertsitateak, UPV/EHU-k, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuk, “Eredu Kooperatiboa Egungo Erronken Aurreran” izeneko Euskal Herriko Unibertsitatearteko Lehen Kongresu Kooperatiboa antolatu dute, urriaren 15ean eta 16an. Ekimena CSCE-EKGK-ek (Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua) finantzatu du. Kongresua euskal unibertsitateen errektoreek, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta GEZKI institutuko zuzendaria den Aitor Bengoetxeak inauguratuko dute, urriaren 15ean. Lehen hitzaldia “Otra … Jarraitu irakurtzen

IX Rulescoop Sarearen Kongresua, La Platan

2015 iraila 22
Kategoriarik gabe

Irailaren 2tik 4ra, La Platan (Angentina), GEZKI kide den Kooperatiben eta Gizarte Ekonomiaren Eurolatinoamerikar Unibertsitate-Sareak bere IX Nazioarteko Kongresua ospatu du, "Merkatuaren erronken aurrean gizarte ekonomiaren beharrei unibertsitatearen erantzuna" izenpean.   Bertan 150 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, eta ildo ezberdinen inguruan 60 lanetik gora aurkeztu dira (gizarte erantzukizuna eta garapen jasankorra, gizarte ekonomia … Jarraitu irakurtzen