Kategoriarik gabe

Euskadiko aurreikuspen sozial osagarriaren etorkizunari arrakastaz aurre egitea

15 azaroa, 2023
Kategoriarik gabe

BGAEei buruzko lehen legearen 40. urteurrena ospatzeko, jardunaldi bat egin zen urriaren 25ean, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeek (BGAE) Euskadin duten garrantzia eta bilakaera nabarmentzeko. Gobernuko ordezkariek eta nazioarteko adituek hartu zuten parte ekitaldian. Euskadin onartutako lege aitzindari horrek enpresei eta fabrikei lotutako gizarte-aurreikuspena jaso zuen, eta gizarte-aurreikuspen osagarriaren bigarren zutabea deitu izan dena sortu zuen. … Jarraitu irakurtzen

ENUIES topaketa, 2024ko urtarrilaren 25ean eta 26an, Almerian

15 azaroa, 2023
Kategoriarik gabe

Ekonomia Sozialeko Ikerketako Unibertsitate Zentro eta Institutuen ENUIES topaketa 2024ko urtarrilaren 25ean eta 26an izango da Almeriako Unibertsitatean, CIDES Ikerketa Zentroaren laguntzarekin antolatuta. ENUIES Topaketak, beste batzuetan bezala, Gizarte Ekonomiari eta haren antzeko kontzeptuei buruz lan egiten duten ikertzaileen arteko harremanetarako balioko du, eta aukera emango du arlo horretan espezializatuta dauden taldeek, katedrek eta ikerketa-zentroek … Jarraitu irakurtzen

EBko Kontseiluak EBko estatuei gomendatzen die beren potentziala erabat aprobetxa dezatela

15 azaroa, 2023
Kategoriarik gabe

EBko ministroek akordio politiko bat lortu dute gizarte-ekonomiarako esparru-baldintzen garapenari buruzko Gomendioari dagokionez, gizarteratzea eta lan-merkatuan sartzea sustatze aldera. Ekonomia sozialeko entitateak, besteak beste, kooperatiba, elkarte eta fundazio gisa eratu daitezke. Bere oinarrizko printzipio komuna pertsonak eta gizarte- edo ingurumen-helburuak mozkinen aurretik jartzea da. Gizarte-ekonomiak lan-merkatuari eta gizarteratzeari laguntzen dio, gaitasunen garapena sustatzen du eta … Jarraitu irakurtzen

Zuzenbide Kooperatiboari buruzko IV. Nazioarteko Foroa hurbil dago

31 urria, 2023
Kategoriarik gabe

Donostiako Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren esparruan, azaroaren 29an hasiko da Zuzenbide Kooperatiboari buruzko IV. Nazioarteko Foroa abenduaren 1era arte. Nazioarteko IV. Foroa Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak babesten dute, eta Iuscooperativumek antolatzen du, GEZKI (Ekonomia Sozialaren eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua), Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatea (EHU) eta Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren (ACI) laguntzarekin. Foro honen … Jarraitu irakurtzen

EHLABEk eta Orkestrak Ongizatea helburu duen lehiakortasunari buruzko koadernoa aurkeztua dute

31 urria, 2023
Kategoriarik gabe

Pasa den urriaren 17an, Orkestrak (Lehiakortasunerako Euskal Institutua), EHLABErekin batera, “Ongizaterako lehiakortasuna: desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko euskal ereduaren ekarpena” koadernoa aurkeztu zuten Kursaalen (Donostia). Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko EAEko eredua duela 40 urte baino gehiago hasi zen garatzen. Euskadin desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea sustatzeko balio, tresna, jarduera eta baliabideen sistema partekatua … Jarraitu irakurtzen

DEI 2023, Laneratzeko Enpresen eguna ospatu da Donostian

31 urria, 2023
Kategoriarik gabe

Urriaren 26n Laneratzeko Enpresen Eguna ospatu zuten, FAEDEIk, Laneratzeko Enpresen Enpresa Elkarteen Federazioak, antolatuta. Jardunaldia Marijose Rodrigo Gizateako lehendakariak zuzendu zuen, eta Donostiako Miramar jauregian egin zen, 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren barnean. Bertan, estatu osoko laneratzeko enpresen lurralde-elkarteak bildu ziren, bai eta Espainiako Gobernuko, Eusko Jaurlaritzako eta Gizarte Ekonomiako ordezkariak ere. Rafael López FAEDEIko presidenteak … Jarraitu irakurtzen

Euskal Monetak ia 70.000 eusko banatu ditu erabiltzaileek babestutako 44 elkarteren artean

31 urria, 2023
Kategoriarik gabe

Biarritzen egin zuten Eusko Elkarteen Eguna. Guztira 69.672 euro banatu dituzte tokiko moneta babesten duten elkarteen artean. AEK izan da iaztik gehien hazi den elkartea, 2.531 eusko jasota. Eusko Elkarteen Eguna egin zuten urriaren 14an, Biarritzeko Surfrider Foundation-en egoitzan. Elkarteen finantzabideen inguruan aritu ziren, hainbat ekarpen teoriko eta praktiko uztartuta. Elkarteetako arduradunei zuzenduta zegoen hitzordua, … Jarraitu irakurtzen

FESLAN Ekonomia Sozialaren Enplegu Azoka eta Kongresua

31 urria, 2023
Kategoriarik gabe

Lanbidek eta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak antolatuta, Ekonomia Sozialaren Enplegu Azoka eta Kongresua egingo da azaroaren 16 eta 17an Donostiako Kursaalean. FESLANen eta Gizarte Ekonomiako Biltzarraren laguntzaileak hauek dira: Lehendakaritza espainiarra – Europar Batasuneko Kontseilua, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Etorkizuna Orain, Donostiako Udala, EGES Gizarte Ekonomiako Euskal Sarea, CEPES Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresa Konfederazioa, Kooperatiben Kontseilua. Gainera, ekitaldian parte … Jarraitu irakurtzen

EKOS: Ekonomia Sozialaren sormen jaialdia

16 urria, 2023
Kategoriarik gabe

Abenduaren 19an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo da. Donostia Gizarte Ekonomiaren Europako Hiriburua den urte honetan, inoiz baino gehiago nahi da gizarte osoak ondo ezagutu dezan “Zer den Gizarte Ekonomia”. Horretarako, EKOS Gizarte Ekonomiaren Sormen Jaialdia antolatu da. Jaialdiaren sustatzaileak sektoreko hainbat eragile izan dira, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailarekin batera, beste batzuen artean. … Jarraitu irakurtzen

BGAE-ri buruzko Lehen Legearen 40. Urteurrena

16 urria, 2023
Kategoriarik gabe

Datorren urriaren 25ean, egingo da Bilbon, 12:00etatik – 13:30era, Jardunaldiaren gaia “BGAE-RI BURUZKO LEHEN LEGEAREN 40. URTEURRENA” izango delarik, Federazioak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Lege hau Autonomia Estatutuaren babesean sortu zen, aseguruen arloan legeak garatzeko eta oinarriak bere lurraldean betearazteko. Eskumen esklusibo horretan oinarrituta, Eusko Legebiltzarrak Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko urriaren 27ko 25/1983 … Jarraitu irakurtzen