Kategoriarik gabe

Euskal Ekonomia Solidarioaren Merkatu Sozialaren Katalogo berria atera da

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

REAS Euskadik 2016-2017ko Merkatu Sozialaren katalogoa argitaratu du. Sektore ezberdinetako ekonomia solidarioaren 70 enpresa eta entitateren produktu eta zerbitzuak aurkezten dituen katalogoa da. Sektore horiek, honako hauek dira: ostalaritza eta turismoa; garbiketa eta mantentze-lanak; aholkularitza; elikadura eta nekazaritza; energia eta ingurumena; osasuna; hezkuntza eta zainketa; esku-hartze soziala; komunikazioa eta irudia; industria eta eraikuntza eta merkataritza. … Jarraitu irakurtzen

Donostiako Udalak 9,5 milioi euroko mailegua kontratatu du Fiare Banka Etikoarekin

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

Mota honetako entitate batekin kontratatzen den lehenengo mailegua da, gizarte ekonomiako eta ingurumeneko proiektuak finantzatzen dituen kreditu kooperatiboa. Donostiako Udala 2010. urtean hasi zen Fiare Banka Etikoarekin lan egiten, baina mailegu hau kontratatzearen arrazoi nagusia gainerako lehiakideek baino baldintza ekonomiko hobeagoak eskaini dituela izan da. Udalak epe luzerako inbertsioen finantziazioei aurre egiteko 14.288.052 euroko mailegua … Jarraitu irakurtzen

Gureak taldeak EY-ren Ekintzaile Sozialeko Saria jaso du

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

Gureak Taldeak, zeinak 5.200 langile baino gehiago dituen, EY zerbitzu taldeak ematen dituen Ekintzaile Sozialeko Saria jaso du. Saria aipaturiko EY taldearen eskutik antolatzen da, BNP Paribas-en babesarekin eta IESE Business School-en laguntzarekin. Informazio gehiago (gazteleraz), hemen. Iturria: El Economista

“Merkatua”, “Goiener” eta “’Mercado Social, otra economía para una vida mejor”, Elkarlan 2016 sariak

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

Portugaleteko alde zaharreko Larrantxe bizilagun elkartearen “Merkatua” proiektua; Goiener-en laguntzarako “Goiener” Elkarteak eta REAS Euskadiren 'Mercado Social, otra economía para una vida mejor” proiektuak 2016ko Elkarlan saria jaso dute. Hiru proiektuek 6.000 eurotako laguntza jasoko dute, baita urte betez aholkularitza, proiektuaren ebaluazio eta hobekuntzarako. Bigarren edizio honetan, 49 eskaera aurkeztu dira. Informazio gehiago (gazteleraz), hemen. … Jarraitu irakurtzen

Kudeaketa aurreratuan 2016ko Urrezko A saria jaso dute ASLE eta Gorabidek

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

25 erakundek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso zuten atzo, Gasteizko Europa Jauregian. Sari hauek honako Sailburuek banatu zituzten: Arantxa Tapia, Lehiakortasun ekonomiko eta Azpiegituren Sailburua, Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburua, Jon Darpón, Osasun Sailburua, Beatriz Artolazabal, Enplegua eta Gizarte Politiken Sailburua, eta Alfredo Retortillo, Turismoa, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua. Hauekin batera, Josetxo Hernández, EUSKALITen Presidentea egon … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomiaren Urteko Egoera Txostena argitaratu da

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

GEEBek urtero egiten duen Gizarte Ekonomiaren Egoera Txostena argitaratu berri du. Bertan Gizarte Ekonomiako erakunde ezberdinen inguruko azterketa sozio-ekonomikoa aurkezten da, 2012 eta 2015 epealdia kontuan harturik. Aurreko urteetan bezala, Kooperatiben, Lan Sozietateen, Enplegu Zentro Berezien, Gizarteratze Enpresen, Eraldaketarako Nekazal Elkarteen, Arrantzale Kofradien, Elkarte eta Fundazioen, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen, Kreditu Kooperatiben eta Elkarrekiko Berme … Jarraitu irakurtzen

OVES/GEEB web orriko edukiak eguneratuta

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

Azken hilabeteetan OVES/GEEB web orriko berregituraketa lanak egin dira, hiru arloak kontutan izan dituztenak, eta askotariko materiala eta informazioa bildu duena. Eduki guztia eguneratzeaz gain, atal berriak gehitu dira material berri eta askotarikoarekin. Horien artean, informe berriak, argitalpenen berritasunak, Gizarte Ekonomiako sare eta behatokien aurkibideak eta aldizkari zientifiko-akademikoen fitxak aurkitu ditzakezue. Web orria bisitatu hemen. … Jarraitu irakurtzen

REASek Sektore Publikoko Kontrataziorako Legearen zuzenketak aurkeztu ditu

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

REAS Sareak espainiar estatuko Gorte Orokorretako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko Sektore Publikoko Kontrataziorako Lege Proiektuaren harira komunikatu bat plazaratu du. Bertan, Proiektu legearen urritasuna azaldu du, erosketa eta kontratazio publikoan gizarte eta ingurumen irizpideen barneraketa dela eta. Gainera, 19 zuzenketa barneratzen duen dokumentu bat landu du: 12 Sektore Publikoaren Kontratazio Legeari eta 7 Ur, Energia, Garraio … Jarraitu irakurtzen

Jordi García Jané-ren hitzaldia: “Zer izan nahi du handitan Ekonomia Solidarioak eta zer behar du hori lortzeko?”

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

“Zer izan nahi du handitan Ekonomia Solidarioak eta zer behar du hori lortzeko?" hitzaldia hartu zuen UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak azaroaren 29an, Xarxa d’Economia Solidària de Catalunya-ko Jordi Garcíaren eskutik. Hitzaldia UPV/EHUko Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko GEZKI Institutuak antolatu zuen, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterraren baitan. Jordi García bera ikasketa-programa horretako … Jarraitu irakurtzen

Lanzituz Programaren lehen fasea

2016 abendua 21
Kategoriarik gabe

Azaroaren 21etik abenduaren 5era egin zen Lanzituzeko Donostiako lehen kurtsoa. Programaren lehen fasea prestakuntza da, eta helburu nagusia langabetuei lan merkatura txertatzen laguntzea da, autoenplegu kolektiboari ekinez eta lan-sozietateak sortuz. 50 orduko prestakuntza honetan, EHUko eta GEZKIko hainbat irakaslek eta kidek parte hartu dute, gaian adituak direnak. Ikasleek gertutik ezagutu ahal izan dute lan sozietateen … Jarraitu irakurtzen