Kategoriarik gabe

Europako Gizarte eta Ekonomia Batzordearen “Ekonomia eredu iraunkor berriak” Irizpena

2017 azaroa 29
Kategoriarik gabe

Irizpena Europako Gizarte eta Ekonomia Batzordearen (EESC) Osoko Bilkuran onartu zen urriaren 18an. Dokumentu honetan 10 gomendio aurkezten dira, Europar Batasunak ekonomia eredu jasangarri berritzaileen lidergoa bere gain hartu dezan, hala nola, ekonomia funtzionala, kolaboratzailea edo finantziazio arduratsuarena. Eredu berritzaile hauek, errentagarritasun ekonomikoa bermatzeaz gain, pertsonentzat eta planetarentzat erabakigarriak diren beste erronka batzuei aurre egin … Jarraitu irakurtzen

Europar parlamentuak Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren II. Foruma antolatu zuen

2017 azaroa 29
Kategoriarik gabe

Europako Ezker Unitarioko Parlamentu Taldeak antolatu zuen azaroaren 9an Bruselan eta Hego Euskal Herriko eragile kopuru esanguratsua bertaratu eta parte hartu zuen, sektoreak gure lurraldean duen indarraren erakusle. Egun osoko jardunaldia izan zen baina aurreko egunean EH Bildu eta Podemos alderdi politikoek gonbidaturiko eragileen arteko bilera eman zen, elkar ezagutu eta sare harremanak egiten jarraitzeko. … Jarraitu irakurtzen

Errenterian izan da Ekonomia Solidarioaren V. azoka

2017 azaroa 29
Kategoriarik gabe

Azaroaren 18an egin zen Errenterian eta antolatzaileak (REAS Euskadi, OlatuKoop eta Saretuz) pozik agertu dira, lehen urtea izanik euskal hiribururen batean egiten ez zela eta 1.000 pertsona baino gehiago hurbildu bai ziren aurtengo azokara. Egun bat lehenago, gainera, “Ekonomia Sozial eta Solidario batentzako tokiko Politika Publikoak” izeneko mintegia egin zen Errenteriako Xenpelar Etxean, non gaiaren … Jarraitu irakurtzen

Aurtengo ASLEren Txemi Cantera Saria, Voestalpine enpresarentzat

2017 azaroa 29
Kategoriarik gabe

Pasa den azaroaren 23an, Bilbon Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE) ematen duen Txemi Cantera Saria emateko jardunaldia egin zen, zeina aurten Voestalpine austriar industria taldearentzat izan zen, siderurgia sektorekoa eta langileek kapitalaren %14,6 dutela, bigarren akziodun direlarik. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Justizia Sailburu María Jesús San Josék banatu zuen saria eta Voestalpine enpresaren ibilbide konkretua … Jarraitu irakurtzen

Euskadiko kooperatiba eredua Göteborgeko Goi Bileran

2017 azaroa 29
Kategoriarik gabe

María Jesús San Josék, Lan eta Justizia arloko Sailburuak, eta Jokin Díaz Arsuagak, Gizarte Ekonomiako Zuzendariak, esku hartu zuten hilaren 17an Göteborgen egin zen eta Europar Batasuneko estatuburuak bildu zituen Bidezko Enplegurako eta Hazkunderako Nazioarteko Konferentzian. Sailburuak parte hartu zuen, gizarte-ekonomiaren moduen enpresa-ehunaren garapena ahalbidetzen duten baldintzak, finantzaketa eskuratzeko aukerak eta hura arautzen duten esparru … Jarraitu irakurtzen

HEGOA Institutuaren 30. urteurrena

2017 azaroa 29
Kategoriarik gabe

Pasa den azaroaren 24an UPV/EHU-ko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak, bere 30. urteurrena ospatu zuen. Ekitaldi nagusia solasaldi bat izan zen, non hainbat adituk garapenaren, bakearen eta giza eskubideen alorretan mundu mailan puri-purian dauden erronken inguruan gogoeta egin zuten. Jardunaldia Bilboko Bizkaia Aretoan egin  zen, eta Karlos Pérez de Armiñok, Hegoako Zuzendariak, eta … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomia eta Solidarioa Masterreko irekiera ekitaldia

2017 urria 31
Kategoriarik gabe

Pasa den urriaren 9an Gizarte Ekonomia eta Solidarioa Masterreko 5. edizioaren inaugurazio ekitaldia egin zen Donostiako EHUko Enpresa eta Ekonomia Fakultatean. Jardunaldiaren baitan, GEZKIk antolatutako  “Gizarte Berrikuntza eta Gizarte Ekonomia”ren iguruko Solasaldi Zikloei hasiera eman zitzaien, kasu honetan gai nagusia gizarte ekintzailetza izan zelarik. Masterreko ikasle eta irakasleetaz gain, jardunaldira bertaratu ziren unibertsitateko, Gizarte Ekonomiako … Jarraitu irakurtzen

Sektore Publikoko Kontratuen Lege berria

2017 urria 31
Kategoriarik gabe

Pasa den urriaren 19an, Diputatuen Kongresuan Sektore Publikoko Kontratuen Lege berria onartu zen, Gizarte Ekonomiaren aldeko aldaketak barneratzen dituena “enplegu egonkorra eta gizarte eta lurraldeko kohesioa lortzen lagunduko duena”. Gizarte Ekonomiako erakundeak kontratazio publikoko prozesuetan kontutan har daitezen abaguneak legearen hainbat ataletan azaltzen dira. Batetik, Legearen helburu eta xedean Gizarte Ekonomiako erakundeen sarbidea kontratazio pubilkora … Jarraitu irakurtzen

Hamaika Begirada Kongresua, kontsumo arduratsuaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren proposamen feministak

2017 urria 31
Kategoriarik gabe

Urriaren 19 eta 20an SETEM Hego Haizeak antolaturiko Hamaika Begirada kongresua egin zen Gasteizen, bertan, kontsumo arduratsuaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren hainbat proposamen feminista bildu ziren. Krisi ekonomikoaren ondorioz, prekarietatea eta desparekotasun hitzak indarra hartu dute. Yolanda Jubeto EHU-ko irakaslearen iritziz, “sistema kapitalista eta heteropatriarkal bateko krisi sistematikoa” eta gaineratu zuen “neoliberalismoak boterea bereganatzeko … Jarraitu irakurtzen

Europako Batzordeak Gizarte Ekonomia sendotzearen konpromisoa hartu du Europako Parlamentuan

2017 urria 31
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomia funtsezko sektorea da Europar Batasun sozialago eta opatsuago bat lortzeko. Ideia honetan bat egin dute hilabete honetan egindako osoko bilkuran Europako Parlamentuak eta Europako Batzordeak. Bertan, Parlamentuko Gizarte Ekonomiako Taldeko lehendakariak egindako galderei erantzunez, Europako Batzordeko Jourivá komisarioak adierazi zuen “Gizarte Ekonomia lehentasun bat dela, negozioak egiteko eredu jasangarria baita” eta gaineratu zuen … Jarraitu irakurtzen