Kategoriarik gabe

UPV/EHUko XXXVII. Uda Ikastaroen matrikula epea irekita

2018 apirila 26
Kategoriarik gabe

UPV/EHUko Uda Ikastaroek 191 proposamen biltzen dituzte, maiatzaren 28tik urriaren 27ra bitarte garatuko direnak, eta proposamen horietako askok 2018ko gizartearen zeharkako eztabaida egiazkoei erantzuten diete. Hainbat gai jorratuko dira ikastaroetan: gizartearen zahartzea; emakumeek emakume izate hutsagatik gainditu behar dituzten oztopoak; gizarteko delinkuentzia modu berriak; gizarteko aurrerapenak gure bizitza modu osasuntsu eta duinean luzatzeko, edo, paradoxikoki, … Jarraitu irakurtzen

CEPESek kontratazio publiko arduratsuaren lehenengo gida argitaratu du, Sektore Publikoko Kontratuen Lege berrira egokitzen dena

2018 apirila 26
Kategoriarik gabe

CEPESek Gizarte Ekonomiako enpresa eta erakundeen kontratazio publikoa sustatzeko lehenengo gida argitaratu berri du, martxoan indarrean sartu zen Sektore Publikoko Lege berriaren ildo nagusiak jarraituz landu dutena. Gida ikuspuntu praktiko eta zuzen batekin egin dute. Marko juridiko berriak eskaintzen dituen aukeren analisi bat barneratzeaz gain, lizitazioen inguruko ohiko zalantzak argitzen ditu. Gainera,  kontratazio publikoko pliegoetan … Jarraitu irakurtzen

Etxebizitzaren arazoari Gizarte Ekonomiatik erantzunez

2018 apirila 26
Kategoriarik gabe

Etxebizitza eta Gizarte Ekonomia ez dira hertsiki loturiko kontzeptuak eta esparruak izan gurean. Etxebizitza, merkatuaren arlo pribatuan edota politika publikoen eremuan kokatu izan dugu tradizionalki, baina gero eta gehiago dira etxebizitza beharrak bestelako era batean betetzeko helburuarekin sorturiko ekimen eta saiakera berritzaileak, gizarte ekonomiarekin erabat loturik. Gai honi buruzko hausnarketa sakona egin nahi dugu GEZKI-tik, … Jarraitu irakurtzen

GIZARTE EKONOMIAREN EUSKAL ALDIZKARIA aldizkarirako artikuluak bidaltzeko deialdia

2018 apirila 26
Kategoriarik gabe

REVES aldizkaria izaera zientifikoa duen argitalpena da, 2004. urtean Euskal Herriko Unibertsitateko GEZKI Gizarte Ekonomiaren eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuaren eskutik jaio zena. Artikuluak bidaltzeko epea maiatzaren 31 da. Deialdi honetan bereziki izango dira kontuan etxebizitza-kooperatiben inguruko artikuluak, Gizarte Ekonomia eta Euskal Herriari buruzkoak eta euskaraz idatzitakoak. Aldizkariak normalean Gizarte Ekonomia osatzen duten sektore ezberdinei arreta … Jarraitu irakurtzen

Euskadiko Kooperatiba Legearen erreformari buruzko konferentzia EHUn

2018 apirila 26
Kategoriarik gabe

Pasa den apirilaren 12an, Enpresa Zuzenbidearen gai ezberdinen inguruko hitzaldi zikloen bigarren jardunaldia egin zen UPV/EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultatean. Oraingoan, Euskadiko Kooperatiba Legearen erreforma izan zen gai nagusia. Jardunaldi honetan, Jokin Diazek, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendariak, eta Alfredo Ispizuak, Esko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendari-ohiak, parte hartu zuten. Hitzaldiaren lehenengo zatian, Gizarte Ekonomiaren inguruan aritu … Jarraitu irakurtzen

Ba al zenekien…

2018 martxoa 28
Kategoriarik gabe

… azken urtean ia 4.000 pertsonatan igo dela Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatibetan lan egiten duen langile kopurua? Eta lan sozietateetako langile kopuruak ere gora egin duela? Eta guztira bi entitateotan 68.648 langile zeudela 2018 urte hasieran? Kooperatibak Kooperatibetan emandako langile kopuruaren gorakada, ezbairik gabe, historikoa da, datuei erreparatuz (ikus serie historikoa) inoiz erregistraturiko igoera ezagutu … Jarraitu irakurtzen

Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du egoerarik txarrenean daudenen gizarteratzea bultzatzeko kontratazio publikoan klausula sozialak txertatzeko prozesuan

2018 martxoa 28
Kategoriarik gabe

Gobernu Kontseiluak gizarte-ekimeneko Enplegu Zentro Berezietara eta laneratze-enpresetara bideratutako kontratuen erreserba-ehuneko bat finkatzea onartu zuen pasa den martxoaren 13an. Erabaki horren bidez, Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du egoerarik txarrenean daudenen gizarteratzea bultzatzeko kontratazio publikoan klausula sozialak txertatzeko prozesuan.  Horren arabera, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Lege berriaren VI. eranskinean jasotako kategoria ekonomikoen oinarrizko lizitazio-zenbatekoen % 5 –gutxienez– … Jarraitu irakurtzen

Zarautzen inauguratu dute KL Katealegaiako tailer berria

2018 martxoa 28
Kategoriarik gabe

Zarautzen lana ematen die desgaitasuna duten eta gizarte bazterkeriako arriskuan dauden 50 pertsonari Markel Olano diputatu nagusia eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatua KL Katealegaiaren Zarauzko lantegi berrian izan ziren pasa den martxoaren 26an. 2.800 m2 ditu, eta lana ematen die desgaitasuna duten eta gizarte bazterkeria arriskuan dauden 50 pertsonari. Diputatu nagusiak azpimarratu duenez, KL … Jarraitu irakurtzen

Jean-Michel Larrasquet zendu da, euskaltzale, gizarte ekonomian aditu eta ekintzailea

2018 martxoa 28
Kategoriarik gabe

Hainbat eta hainbat mugimenduetan ariturikoa, Parisen jaiotako Lapurtarrak Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko GEZKI Institutuarekin ere egin zituen lankidetzak, hala nola 2016 ea 2017 urteetan Gizarte Ekonomiaren inguruan antolaturiko bi jardunaldietan. Ekonomiaren lurraldearekiko atxikitasunaren garrantzia eta beharra azpimarratzen zuen beti irakasle-ikertzaileak. 2016an GEZKI-k Donostiako Zuzenbide Fakultateko paraninfoan “Kreditu kooperatiba eta aurrezki kutxen papera Europan” izenburupeko … Jarraitu irakurtzen

2018 urteko Master astea

2018 martxoa 28
Kategoriarik gabe

2018 urteko Master astea Pasa den martxoaren 15, 16 eta 17an Master Astea burutu zuen UPV/EHUko Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko campusetan, egitarau eta jarduera berdintsuekin. Hilaren 16an Donostiako Carlos Santamaría zentroan egin zen ekitaldia. Arratsaldeko 15:30ean hasi zen eta 17:15etan Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko GEZKI Institutuak antolatzen duen Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterraren aurkezpena … Jarraitu irakurtzen