Gizarte Ekonomiaren inguruko azaroko argitalpenak
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Merkatu Sozialeko 55 erakunde baina gehiago bildu ditu fESStak Zabalgune Merkatuan azaroak 8 eta 9 artean Aurten Bilbo izan da Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) Egunaren Zazpigarren edizioa ospatzeko hautatutako udalerria. Bertan, Euskadiko Merkatu Sozialeko 56 entitatek parte hartu dute. REAS Euskadik antolatutako topaketa hau, non Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, … Jarraitu irakurtzen
Auzitegi Nazionalak ekimen pribatuekiko gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezien tratu bereizia juridikoki egokitzen dela bermatzen du, eta dio horrek ez duela inola ere ordenamendu juridikoan debekatutako diskriminaziorik eragiten. Auzitegi Nazionaleko Lan Arloko Salak, 2019ko azaroaren 14an emandako epai baten bidez, erabat ezetsi zuen CONFEDERACION NACIONAL DE CENTROS ESPECIALES DE EMPLEO (CONACEE) delakoak XV. Hitzarmen Kolektibo Orokorraren aurka … Jarraitu irakurtzen
Azaroaren 18 eta 19an Lisboan burutu zen CIRIEC-eko Gizarte Ekonomia eta Kooperatiboaren X. Solasaldia, gai nagusia turismo soziala eta iraunkorra izan delarik. Aurtengo edizioa, INATEL Fundazioaren kolaborazioarekin antolatu da. Esan bezala, solasaldiaren gai nagusia turismo soziala eta jasangarria izan zen, eta Espainiako eta Portugaleko hainabat ikertzailek, aurrez aurkeztutako komunikazioen bitartez, parte hartu zuten. Jardunaldiaren lema: … Jarraitu irakurtzen
Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiaren Buletina hamabost egunero argitaratuko da. Modu honetan, dinamismo gehiagorekin jakin ahalko dituzue ekonomia sozial eta solidarioaren sektoreko albiste garrantzitsuenak. Sektoreko ekitaldi nagusiak egunero berrituko dira, eta argitalpen nagusienak hilabete bukaerako Buletinean argitaratuko dira. Egon adi!!!! Iturria: OVES/GEEB
2016 urtean Quebec-en eginiko Munduko Foro Sozialean ekonomia alternatibo ezberdinen inguruko eztabaida gune bat sortzea adostu zen eta Bartzelona hautatu zuten egoitza izateko. Honela sortu zen Ekonomia Eraldatzaileen Munduko Foro Soziala (EEMF) eta 2020ko ekainaren 25-28 bitartean eramango da aurrera. Zer dira Ekonomia Eraldatzaileak? Produktibitate eta mozkinen irabazietan oinarrituriko eredu kapitalistaren aurrean, pertsonak eta ingurugiroa … Jarraitu irakurtzen
Ekonomia soziala sustatzea helburu duen programak hainbat saio ireki antolatu ditu azaroan zehar. Ekimen sozio-ekonomiko proiektuan sustatzea xede duen KOOPFABRIKA programak zortzi saio ireki antolatu ditu azaroan egiteko. Eskoriatzako kanpusean egingo diren ekitaldi horiek ikasturte honetako koopfabrikako programako parte dira, baina modu irekian eskainiko dira interesatu guztiei. Saioak hasiko dira 09:00etan eta bukatuko dira 13:00etan. … Jarraitu irakurtzen
Helburu horrekin, REAS Euskadin, izaera operatiboa duen plan estrategiko berri bat lantzen ari da, 2020-2023 denboraldirako. Eta plan hau modu partehartzaile batean diseinatu nahi da, entzunez, bai REASeko kide direnei, baita ESSko beste pertsona zein erakundei edo modu batean edo bestean gurekin erlazionatzen zaretenoi. Entzute lan honen ataltzat proposatzen den gauzetariko bat galdetegi erraz bat … Jarraitu irakurtzen
Atzo, Madrilen ospatu zen 2019ko Auditoria/Balantze Sozialaren emaitzen aurkezpenaren ekitaldia. Urtero egiten den argazki honen bidez, REASen eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren egoera ezagutzeko aukera ematen digute, sektorearen sei printzipioekin lotura eginez: Demokrazia eta Ekitatea, Ingurugiro iraunkortasuna, Lankidetza, Irabazi-asmorik gabea, Inguruarekin konpromisoa eta Lana. REASen helburu nagusia, gardentasunean oinarrituta, biztanleriari beraien jardueraren berri ematea da, … Jarraitu irakurtzen
Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak datorren azaroaren 27an Gizarte Ekonomiako Enpresen 2019 Europako Eguna antolatu du, Estrasburgon. Ektialdiak aurtengo leloa “Gizarte ekonomia: hiriak, erregioak eta gizartea mugitu. Europar Batasunerako inpaktu akordioa” du eta eguna amaitzerako Europar Parlamentu berriari helaraziko zaion hausnarketa dokumentu bat adostuko da. Eskuratu programa (ingelesez), hemen. Izen eman daiteke, hemen. Iturria: Observatorio … Jarraitu irakurtzen