Oporretan goaz
Irailean itzuliko gara albiste berriekin
Irailean itzuliko gara albiste berriekin
Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta egindako pertzepzio-azterketa aurkeztu zuen, “Elkarrekin hobeto berreraiki” lemapean. Enpresa kooperatiboaren balioak indartu egin dira pandemiaren urte honen ondoren. “Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da pertsonak protagonista izango dituen eta guztion onerako izango den eredu ekonomikoa. Krisi honetatik hobeto atera nahi badugu, lankidetzan aritu behar dugu”. Mezu hori zabaldu … Jarraitu irakurtzen
Uztailaren 6an Donostiako Miramar Jauregian ASLEren In4BTE europar proiektuaren amaierako konferentzia egin zen, enpresaren jabetza langileei eskualdatzeari buruzkoa. Zehazki, In4BTE proiektuaren helburua da kasu errealak aurkitzea eta aztertzea, non informazio-, kontsulta- eta partaidetza-eskubideek eta gardentasun-printzipioek garrantzi handia izan baitute enpresen ondorengotza- eta berregituratze-prozesuetan. Horrek esan nahi du enpresaren eskualdaketa egokia egin dela langileengana, eta enpresa-mailako … Jarraitu irakurtzen
2021eko urriaren 7an eta 8an XIV. Nazioarteko RULESCOOP Biltzarra egingo da Almeriako Unibertsitatean (Espainia), Gizarte Ekonomiaren eta Enpresa Kooperatiboaren Zuzenbideko Ikerketa Zentroaren (CIDES) eskutik. Bertan Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak (EHU) ere parte hartuko du. Kongresu honen gai orokorra “Identitate kooperatiboa: ekonomia kooperatiboaren eta solidarioaren elementu bereizgarriak balioztatzea” da. Kongresua aurrez aurre nahiz online … Jarraitu irakurtzen
2021-2023 aldirako RIPESSen (Ekonomia Sozial Solidarioa Sustatzeko Kontinentearteko Sarea) orientabide estrategikoek ESS konponbideak sendotzea eskatzen dute, eta eragin eraldatzaileagoaren alde egiten dute. ESSren oinarrizko sareak eta bertako kideak kontinente guztietan funtsezko eginkizuna betetzen ari dira Covid19ren erronkak gainditzeko eta haien erresistentzia eta berritzeko gaitasuna erakusteko. Orain, erronka ez da nola berreraiki Coviden aurreko egitura sozioekonomikoak, … Jarraitu irakurtzen
Gizarte-, kultura- eta ekonomia-arloetan antolatzen den edozein jardueraren inguruan bezala koronabirusa ere gonbidatu bat izan zen Gipuzkoako Ganberak antolatzen duen enpresari sariak emateko ekitaldian. Bexen Medical enpresak eragin handia izan du pandemian, maskarak fabrikatzeagatik lehenik eta txertoak biltegiratzeagatik gero, eta Gipuzkoako enpresa izendatu zuten 2021ean. Sari-banaketa uztailaren 1ean egin zen, Donostian, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel … Jarraitu irakurtzen
… kooperatibek eta lan-sozietateek Debagoieneko 2 lanpostutik ia 1 biltzen dutela? Infografian, eskualdeko desberdintasunak ikus daitezke, Gizarte Ekonomia Klasikoaren (Lan Sozietateak eta Kooperatibak) enpleguak eskualde bakoitzeko enplegu osoan duen pisu erlatiboari dagokionez. Hala, azpimarratzekoa da Gizarte Ekonomia Klasikoak Debagoienean duen garrantzia (% 48,4). Izan ere, euskal kooperatibismoaren sorlekua izan da aspalditik, eta oraindik ere halatsu … Jarraitu irakurtzen
EHLABEren Batzar Orokorra Bergaran 2021eko ekainaren 15ean egin ondoren, Elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria eratu zela, honako pertsona hauek osatua geratu da: – Presidentea: Asier Vitoria Inchausti, Gureak – Idazkaria: Begoña Errazti Esnal, Eragintza Fundazioa – Diruzaina: Jose Luis Alonso Quilchano, Indesa 2010 EHLABEren web orrian presidente berriak idatziriko oharrak honela dio: “Lehenik eta behin, Txema … Jarraitu irakurtzen
Pasa den ekainaren 24an GEZKIk antolatutako “Langileen parte hartzea enpresan: egoera eta erronkak” jardunaldi akademikoa egin zen Donostiako Joxe Mari Korta egoitzan. Langileen parte hartzea enpresan inoiz zaharkitua geratzen ez den gaia da. Gure legedia oso lausoa da eremu honetan, ia ez da legezko betebeharrik. Horregatik, langileen parte hartzearen auzia langile eta enpresen arteko erronka … Jarraitu irakurtzen
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.