Albisteak

Joaquín Díaz Arsuaga Gizarte Ekonomiako Zuzendari izendatua izan da

2017 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

Pasa den urtarrilaren 18tik Joaquín Díaz Arsuaga Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendari berri izatera pasa da, Maria Jesús Carmen San José López-ek gidatzen duen Lan eta Justizia Sailaren barruan. Honela, Gizarte Ekonomiaren arduradun nagusi izango da, Alfredo Ispizua Zuazua ordezkatuz. Gizarte Ekonomiako Zuzendari berria aurretik ere Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Elikagai Industrietako sailburuorde izandakoa da … Jarraitu irakurtzen

Bizkaiko Foru Aldundia bere kontratu publikoetan klausula sozialak eta ingurumenekoak sartzen hasiko da

2017 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

Bizkaiko Foru Aldundiak klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei dagozkien klausulen katalogoa jasotzen duen gida praktikoa eta erregelamendu betearazlea onetsi ditu; Bizkaiko Foru Aldundiak hemendik aurrera lizitatu behar dituen kontratu guztietan sartu ahal izango dira klausula horiek. Aldundiaren kontratuetan sar daitezkeen klausulak 14 tipologiakoak dira. Horrela, era horretako irizpideak kontratuetan sartuz, kontratazio publikoak … Jarraitu irakurtzen

REASek tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnen gidaliburua aurkeztu du

2017 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

REAS Euskadik “Lurraldeak ekonomia solidarioaren bitartez eraldatuz. Tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnak” argitalpena aurkeztu du. Gidaliburu honek 25 politika proposatzen ditu lurraldeen transformazio ekonomikoa bultzatzeko eta hauen etorkizuna berdintasunean, jasangarritasunean eta solidaritatean oinarritu dadin. Tresnen bilduma tokiko instituzio publikoek, gizarte ekonomia eta solidarioko sareek eta norabide horretan lan egin nahi duten beste herritar mugimenduek erabil … Jarraitu irakurtzen

Kudeaketa aurreratuan 2016ko Urrezko A saria jaso dute ASLE eta Gorabidek

2017 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

25 erakundek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso zuten atzo, Gasteizko Europa Jauregian. Sari hauek honako Sailburuek banatu zituzten: Arantxa Tapia, Lehiakortasun ekonomiko eta Azpiegituren Sailburua, Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburua, Jon Darpón, Osasun Sailburua, Beatriz Artolazabal, Enplegua eta Gizarte Politiken Sailburua, eta Alfredo Retortillo, Turismoa, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua. Hauekin batera, Josetxo Hernández, EUSKALITen Presidentea egon … Jarraitu irakurtzen

Konfekoop eta ASLE-ko ordezkarien eta Lan eta Justiziaren sailburu berriaren arteko lehen bilerak

2017 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

Abenduaren 28an Lakuan Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin bildu zen eta urtarrilaren 10ean Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen txanda izan zen. Bi bileretan Maria Jesus San Jose Sailburuak “kooperatiben eta lan sozietateen sektorearekin lankidetzan aritzeko” nahia nabarmendu zuen. Konfekoop-ekin izan zuen bileran, Gizarte Ekonomiaren sustapenarenganako konpromezua eta sektorearekin lankidetzan lan egiteko nahia azpimarratu zituen. Bere aldetik, Konfekoopeko presidente … Jarraitu irakurtzen

Ekonomia Solidarioa Euskadin: 2016ko auditoria sozialaren prozesua

2017 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

REAS Euskadik bere web orrian aurkeztu berri duen infografiak 2016 urtean zehar (2015eko datuekin) Ekonomia Solidarioko entitateek burututako Auditoria Sozialaren prozesuaren emaitza nagusiak biltzen ditu. Auditoria Sozialaren prozesuak, sektorearen eta entitate bakoitzaren errealitatearen diagnostikoa eta ekonomia solidarioaren sei printzipioen inguruko entitateen hobekuntza prozesua bateratzen ditu. 2015, 2014, 2013, 2012, 2011, 2010 eta 2009 urteetako txostenak ere REAS-en web orrian deskargagai dauzkazue, baita Auditoria Social web orrian … Jarraitu irakurtzen

GIZATEA-ren zigilu berria

2017 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

GIZATEA-k zigilu bat sortu berri du, gizarteratze enpresa eta pertsonen gizarteratzearekin konpromezua duten erakunde publiko zein pribatuei aitorpena emateko. GIZATEA-k (Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea) ateratako zigilu berriak erakunde publiko zein pribatuei aitorpena egin nahi die, hauek gizarteratze prozesuarekin eta gizarteratze enpresekin duten konpromezua aditzera emanez. Iturria: GIZATEA

ETESS mugaz gaindiko proiektuaren lehen tailerra

2017 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

Urtarrilaren 24an egin zen ETESS mugaz gaindiko proiektuaren lehen tailerra Iruñan, bertan, lan kolektiboak martxan jartzeko jarraitu  beharreko prozesua landu zuten. Jardunaldian Euskadiko, Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako hainbat entitate eta erakundeetako ordezkarik parte hartu zuten. ETESS proiektuak lau bazkide ditu: KONFEKOOP, Bassin d´Emploi du Seignax Batzordea, Hendaiako Udala eta ANEL buru bezala. INTERREG POCTEFA proiektua … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomiako enpresen zerrenda

2017 urtarrila 31
Kategoriarik gabe

CEPESek “Gizarte Ekonomiako Enpresa Aipagarrienen” informea argitaratu du, bertan, 829 enpresen inguruko informazio zehatza ematen da. Helburu nagusia enpresa eredu hau nabarmentzea da. Informe honetatik ondorioztatzen da 2015 eta 2016 urteetan Gizarte Ekonomiak indarra mantendu duela enpleguaren sorreran eta hazkundean, tamaina guztietako enpresetan eta sektore guztietan dihardutenak. Informea eskuragarri web orrian Iturria: CEPES