Albisteak

Eusko Jaurlaritzak Gureak gizarte intereseko izendatu du

2017 urria 30
Kategoriarik gabe

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Sailak gizarte intereseko izendatu du Gureak, desgaitasunen bat duten pertsonen laneratze-gizarteratze prozesua helburu duen Sozietate Anonimo formako erakundeari aitorpena eginez. Aitorpen honekin Gureak erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen garapenari egiten dion ekarpena balioesten da, bere zerbitzu eskaintza eta gizarte ekintzen garapena dela eta. Laneratze prozesuetan Europa mailan erreferente … Jarraitu irakurtzen

XI Rulescoop Kongresua

2017 iraila 29
Kategoriarik gabe

Pasa den irailaren 6, 7 eta 8an Costa Ricako Unibertsitatean Gizarte Ekonomia eta Solidarioko XI Rulescoop Kongresua egin zen, bertan Latinoamerikako eta Europako 23 unibertsitatetatik iritsitako ikertzaile eta adituak eta gobernuetako kideak parte hartu zuten. Kongresua CICAPak (UCRko Administrazio Publikoko Ikerketa eta Trebatze Zentroa) eta Rulescoop Sareak antolatu zuten,  eta helburu nagusia arloko akademikoak, ikertzaileak, … Jarraitu irakurtzen

“ASLE eta Euskal Lan Sozietateak (1982-2016)” liburuaren aurkezpena

2017 iraila 29
Kategoriarik gabe

Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE) atzo, irailaren 28an, Bilbon Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Sozietateen eta ASLE beraren historia jasotzen duen liburua aurkeztu zuen. Ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailburu María Jesús San Josék burutu zuen eta Bilboko Yimbi aretoan egin zen. Bertaratukoek liburuaren ale bana jaso zuten, zeinak elkartearen historia eta euskal Lan Sozietateen … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomia sustatzeko 4 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak eta beste 50 Laboral Kutxak, Europako Inbertsio Funtsaren laguntzarekin

2017 iraila 28
Kategoriarik gabe

María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak gaur iragarri du Euskadin Gizarte Ekonomia sustatzeko laguntzen bidez 200 enpresa-proiektu baino gehiago ezartzen eta 800 enplegu berri sortzen lagunduko dela. Bestalde, Laboral Kutxaren EaSI lerro berriaren bidez, zeina bolumen handienekoa den Europa mailan, mailegu eta kreditu kontuak eskuratzea erraztuko da, gizarte inpaktu positiboa duten enpresen … Jarraitu irakurtzen

ELKARGI eta EKGK, Elkarlan eta Erkideren arteko lankidetza akordioa

2017 iraila 28
Kategoriarik gabe

Gizarte ekonomiako enpresek euren proiektu kooperatiboak martxan jartzeko behar duten finantzaketarako sarrera errazten duen lankidetza akordioa sinatu du Elkargik ELKARLAN (Kooperatibak sustatzeko elkartea), ERKIDE (Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioa) eta EKGKren (Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua) artean. Akordioa kooperatiba berrien inbertsio eta likidezia operazioak ahalbidetzera bideratzen da, mailegu, kreditu, leasing eta 100.000 eurorainoko … Jarraitu irakurtzen

Lankidetza Arloko bitartekarien prestakuntza ikastaroa

2017 iraila 28
Kategoriarik gabe

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak aurten ere martxan jarri du Bitartekaritza ikastaroa, Gizagune Fundazioarekin lankidetzan. Helburua da profesionalak teknikoki prestatzea, erakundeetan egon daitezkeen personal zein gatazka egoerak kudeatzeko, erakunde eraginkor, produktibo eta osasungarriak lortzeko. Ikastaroa datorren urrian hasiko da, eta abenduan amaituko da. 100 ordu izango dira, horietatik 35 presentzialak  eta gainerakoak online. Informazio gehiago hemen: … Jarraitu irakurtzen

Deustuko IECren Kongresua: Kudeaketa demokratikoa eta kooperatibak

2017 iraila 28
Kategoriarik gabe

Pasa diren irailaren 25 eta 26an Bilboko Deustuko Unibertsitatean IECren Kongresuaren edizio berri bat ospatu zen, “Kudeaketa demokratikoa eta horren aplikazio praktikoa enpresa eragingarria” izenpean. Kongresuaren irekiera ekitaldian hitza hartu zuten Jokin Diaz Arsuagak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaria, eta Javier Goienetxeak, Euskadiko Kooperatiba Kontseilu Goreneko lehendakaria. Bi jardunaldietan Kooperatiba, Zuzenbide eta Gizarte Ekonomia arloko … Jarraitu irakurtzen

Munduko enpleguaren %10 kooperatiba sozietateek metatzen dute, CICOPA-ren azken txostenaren arabera

2017 iraila 28
Kategoriarik gabe

Oraingoz ingelesez soilik argitaratu duten “Cooperatives and Employment” mundu mailako bigarren txostenean, 156 herrialdeetako datuak bildu dira eta, Nazioarteko Industria, Artisau eta Zerbitzu Kooperatiben Elkartearen (CICOPA) arabera, kooperatibek 279,4 milioi langile dituzte mundu osoan. Lehenengo txostena 2014 urtean argitaratu zen eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat agentek ere parte hartu zuten datuen bilketan besteak beste (KONFEKOOP, … Jarraitu irakurtzen

REAS, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluan: gero eta interlokuzio eta presentzia handiagoa gizartean

2017 iraila 28
Kategoriarik gabe

REAS Euskadi Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluan parte hartzeko hautatu duten erakundeetako bat da. Aipatutako Kontseiluan, Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen barruan ez dauden baina garapenerako lankidetzan aritzen diren gizarte-eragileen ordezkaritza osatuko du. Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 16.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua lankidetzarako eragileen ordezkaritza-organoa da. Garapenerako euskal lankidetza publikoaren esparruan, … Jarraitu irakurtzen