Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak aurten ere martxan jarri du Bitartekaritza ikastaroa, Gizagune Fundazioarekin lankidetzan.
Helburua da profesionalak teknikoki prestatzea, erakundeetan egon daitezkeen personal zein gatazka egoerak kudeatzeko, erakunde eraginkor, produktibo eta osasungarriak lortzeko.
Ikastaroa datorren urrian hasiko da, eta abenduan amaituko da. 100 ordu izango dira, horietatik 35 presentzialak eta gainerakoak online.
Informazio gehiago hemen: info@csce-ekgk.coop
Iturria: CSCE