Albisteak

Gizarte Ekonomiaren Estatistika eta 2018 Diru-laguntza Plana

2018 urria 18
Kategoriarik gabe

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak, irailaren 12an, Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika aurkeztu du, bai eta enpresa-egituraren garapenera bideratutako laguntzak ere. Ekitaldian Jon Azkue Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak eta Jokin Diaz Gizarte Ekonomiako zuzendariak ere parte hartu zuten; bertan, San José sailburuak gogorarazi zuen gizarte-ekonomiak funtsezko eginkizuna duela garapen jasangarriko helburuen hazkuntza, … Jarraitu irakurtzen

Dena prest Gizarte Ekonomiaren Munduko Fororako

2018 urria 18
Kategoriarik gabe

Urriaren 1 eta 3 artean Bilbon egingo den mundu mailako ekitaldiak 1.400 pertsona inguru izango ditu eta osoko 5 saio, 36 tailer-saio eta Gizarte Ekonomiako esperientzia eta enpresa ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko 11 bisita tekniko ezagutzeko aukera izango dute. Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroa GSEF nazioarteko sarea da, zeinetan gizarte-ekonomiaren garapena babesten duten tokiko gobernuak eta … Jarraitu irakurtzen

EGESek Gizarte Ekonomiaren azken bosturtekoaren datuak eskaini ditu

2018 urria 18
Kategoriarik gabe

ASLE, EHLABE, Gizatea, Konfekoop eta REAS Euskadik 74.696 langile dituzte eta 2017an 10.910 milioi euro fakturatu zituzten. Euskal Gizarte Ekonomiak guztira 74.696 langile baino gehiago ditu, EAEko enpleguaren %8,9 inguru. Gizarte Ekonomiak argi utzi du krisiari hobeto eusten dion eredua dela, eta enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa mantentzeko gai dela. Euskal Gizarte Ekonomia Sarea, Gizarte … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa NBEaren Asanblada Orokorrean presente

2018 urria 17
Kategoriarik gabe

Frantzia buru duen Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Talde Pilotoa New Yorken bildu zen Nazio Batuen Erakundearen 73. Asanblada Orokorra biltzen zela baliatuz. Irailaren 25ean egindakoarekin “Maila Altuko bostgarren Ekitaldia” talde honentzat. Hausnarketen muinean Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioak enplegu eta gizarte kohesioari egiten dion ekarpena egon zen. Bertan herrialde ezberdinetako kargu publikoek eta hainbat … Jarraitu irakurtzen

Xabier Itzaina GEZKIko lankide akademikoa izendatu du UPV/EHUk

2018 urria 12
Kategoriarik gabe

Xabier Itzaina Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionaleko (CNRS) ikerlaria da zientzia politikoetan eta Emile Durkheim Zentroaren zuzendaria eta Nazioarteko CIRIEC-eko kidea, besteak beste. Bere ikerlanak hiru ardatz nagusi dauzka: erlijioa eta politika Europa Hegoaldean; gizarte ekonomiaren lurralde dinamikak; Ipar Euskal Herriko lurralde mobilizazioen soziologia historikoa. Bere ikerketa ildoak, argitalpenak, proiektuak eta irakaskuntza arloak hemen ikus … Jarraitu irakurtzen

Iruñeako udalak energia berriztagarriko operadore publikoa sortu du

2018 urria 11
Kategoriarik gabe

Pasa den irailaren 26an sortu zen formalki, eta udalaren panel fotovoltaikoak kudeatuz eta energia berdeko ekoizleei energia erosiz eraikin eta argiztapen publikoak hornituko ditu, baita energia pobrezian dauden familiak ere. Iruñeko Operatzaile Energetikoaren helburuen artean, egungo udal-instalazio fotovoltaikoa kudeatzeaz gain, bere hedadura bermatzea da. Gainera, hiritar zein gizarte eragileen aldetik energia berriztagarrien instalazioak jartzea bultzatzeko … Jarraitu irakurtzen