Gizarte Ekonomiaren Estatistika eta 2018 Diru-laguntza Plana

18 urria, 2018 | Kategoriarik gabe

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak, irailaren 12an, Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika aurkeztu du, bai eta enpresa-egituraren garapenera bideratutako laguntzak ere.

Ekitaldian Jon Azkue Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak eta Jokin Diaz Gizarte Ekonomiako zuzendariak ere parte hartu zuten; bertan, San José sailburuak gogorarazi zuen gizarte-ekonomiak funtsezko eginkizuna duela garapen jasangarriko helburuen hazkuntza, gizarte-kohesio eta betearazpenerako, kontuan hartuta enpresen ekosisteman kooperatibak eta lan-sozietateak direla nabarmenak, beste erakunde-mota batzuekin batera, besteak beste, enplegu-zentro berezi, laneratzeko enpresa edo onura publikoko elkarteekin batera.

Era berean, Maria Jesús San Josék Lan eta Justizia Sailak gizarte-ekonomia haren garapena bultzatzera bideratutako programa, proiektu eta funtsen bidez sustatzeko duen konpromisoa eta borondatea nabarmendu zituen. “Aurten 4 milioi eta 400 mila euro bideratuko ditugu; alegia, iaz bideratutako kopuruaren aldean, % 15 areagotuko da kopurua, eta helburua da laguntzak areagotzen jarraitzea eta bost milioi eta erdira hurbiltzea”.

San Josék aurkeztu zuen Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika Euskadin gizarte-ekonomiaren magnitude sozioekonomiko nagusien bilakaera eta egoera aztertzen dituzten estatistiketan osoena da.

Dokumentuak 2016 ekitaldiaren Gizarte Ekonomiaren bi urtez behingo Estatistikan lortutako emaitza nagusiak sintetizatzen ditu, baita 2014. ekitaldiari dagokion eboluzio konparatiboa ere.

Emaitza Txostena (I. Atala), Gizarte Ekonomiaren Forma Klasikoen (GEFK): Sozietate Kooperatiboa, Erantzukizun Mugatuko Lan-Sozietateak, eta Lan-Sozietate Anonimoak; eta Gizarte Ekonomiako Forma Berrien artean(GEFB): Erakundeak, Onura publikoko erakundeak, Laneratzeko Enpresak, Enplegu zentro bereziak, Eraldaketa Nekazaritza sozietateak, Arrantzale Kofradiak eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak; bizi izandako errealitatea kokatzen duen hamar ataletan egituratzen da.

Txostena hemen eskura daiteke, euskaraz.

Txostena hemen eskura daiteke, gazteleraz.

Iturria: Irekia, GEEB