Gizarte Ekonomiaren inguruko ekaineko argitalpenak
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.
Pasa den ekainaren 26an, Usurbilen, Olatukoop ekonomia sozial eraldatzaileko saretze eguna egin zuten. Olatukoopeko kide den Beñat Irasuegik hitzartze hau egin zuen ekainaren ekonomia sozial eraldatzaileko erakundeen Saretze Egunean: “Normaltasun berria hauxe izango da: indibidualizazio gehiago eta sumisio gehiago. Prest zaudete normaltasun berria onartzeko?” galdetuz hasi zuen hitzartzea. Argia-k bideoan jaso du hitzaldia, hemen ikusgai. … Jarraitu irakurtzen
CIRIEC-Españako Ikertzaileen Direktorio berri bat dago eskuragarri, Ekonomia Sozialean eta Kooperatibetan erreferentzia den elkarte zientifikoak argitaratzen duen laugarrena, eta lehenengo on-line bertsio osoa. Direktorioa bi urteko lanaren ondoren argitaratzen da. Bertan, espainiar estatuko 359 ikertzaile unibertsitarioren, unibertsitatez kanpoko 22 ikertzaileren eta 147 ikertzaile atzerritarren datuak bildu dira. Direktorioak estatuko Gizarte Ekonomiako ikerketa-zentro eta institutuei, unibertsitatearen … Jarraitu irakurtzen
2020ko Kooperatiben Nazioarteko Egunaren gaia ‘Kooperatibak eta klimaren aldeko ekintza’ da. Nazioarteko Aliantza Kooperatiboak (ICA, ingelesezko laburdura) mundu osoko kooperatiba-komunitatea gonbidatu du klima-aldaketaren aurkako ekintzak bultzatzen jarraitzera. “Egoera kritiko horrek arriskuan jartzen ditu milaka pertsonen bizitza eta mantenua, eta gizakientzako eta planetarentzako bizi-ekosistemak suntsitzen ditu”, esan zuen Ariel Guarcok, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboko lehendakariak. Hori dela … Jarraitu irakurtzen
Udako ikastaro teoriko eta praktiko honetan, gaur egungo garapen eta ekonomia eredua aztertzeko eta horren gainean hausnartzeko elementuak eskaintzen dizkiegu unibertsitateko ikasleei, eta, horrez gain, justizian eta elkartasunean oinarritutako ekonomia berri bat sortzeko baliagarriak izan daitezkeen beste proposamen batzuk ematen ditugu, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duten politika ekonomikoak nahi eta behar ditugulako. Hortaz, ikastaro honen … Jarraitu irakurtzen
Ekainaren 8an Ekonomia Suspertzeko lantaldean hartu zuen parte, egoeraren diagnostikoa egiteko eta etorkizuneko lehentasunezko ildoak zehazteko. Iñigo Ucínek batzorde horretan izan duen esku-hartzetik, etorkizunari buruz duen ikuspegiari buruzko zenbait ideia nabarmendu daitezke. Lehenengo proposamena lankidetza publiko-pribatu handiagoa eskatzea izan zen, “etorkizuneko proiektu estrategikoetan zentratuz eta adostutako aurrekontu eta konpromisoekin”. Eta Europak izan behar duen funtsezko … Jarraitu irakurtzen
Ostiralean, ekainak 12, Sareen Sareak on line topaketan parte hartu zuen txostena aurkezteko Dagoeneko kontsulta daiteke Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak egindako azterketa, osasun-krisian dauden gizarte-erakundeen egoera jasotzen duena. “Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan Covid-19aren eragina” azterlana Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaiaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Sareen Sarearen ekimena da, osasun-krisiak Euskadiko … Jarraitu irakurtzen
Pertsonen arreta eta zaintza sektoreko langileen lan baldintzak hobetzeko antolaturiko emakume talde batek sortu du, pertsonei arreta eta zaintza zerbitzuak eskaintzea helburu duen kooperatiba. Horretarako, langile bazkideak (zaintzaileak), bazkide erabiltzaileak (zainduak) eta bazkide kolaboratzaileak bilduko dituen gizarte-ekimeneko kooperatiba integrala sortu dute. Kooperatibak modu kolektiboan eman nahi die erantzun zaintza lanei eta zehazki, ondorengo zerbitzuak eskaintzen … Jarraitu irakurtzen
REAS aldizkariaren 25. urte hauek ospatzeko, REAS Red de redes elkarteak eta haren Estatuko Komunikazio Batzordeak opari berezi bat prestatu dute: ESS Manía, urteurrenaren aldizkari digitala. Bertan, sare gisa elkarrekin darabilgun bide komun hau jaso dute. REAS Red de redes web-orrian dago aldizkaria. Lehen ale honetan, arreta jarri nahi izan dugu COVID19k eragindako krisi-egoeran, eta … Jarraitu irakurtzen
Europako Parlamentuko Gizarte Ekonomiako Taldearteak, joan den ekainaren 2an egindako bilera telematiko batean, erkidegoko erakundeetako, estatu kideetako eta gizarte-ekonomiako erakundeetako 400 pertsona baino gehiagoren aurrean, Gizarte Ekonomiarako Europako Ekintza Plana berreraikitze sozial eta ekonomikoaren zutabe gisa jarri zuen, Covid-19ko pandemiak eragindako krisiaren ondoren. Nicolas Schmit Europako Enplegu komisarioak 2021ean Gizarte Ekonomiarako asmo handiko Ekintza Plana … Jarraitu irakurtzen