Albisteak

ASLEk Batzar Nagusia egin du

2022 maiatza 31
Kategoriarik gabe

Maiatzaren 13an, Euskadiko Lan eta Partaidetza Sozietateen Elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen Gasteizen. ASLEk 40 urte bete ditu aurten, eta 2021eko emaitzak oso positiboak izan dira. Maiatzaren 13an egindako batzarrean egiaztatu zen aurreko ekitaldian “ia” berreskuratu zirela koronabirusaren pandemiaren aurreko zifrak, 850 milioi euroko fakturazioarekin. Kopuru hori 2020koa baino “askoz handiagoa” da, covid-19ak markatua, … Continued

“Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute”, Kooperatiben Nazioarteko Egunaren leloa 100. edizioan

2022 maiatza 31
Kategoriarik gabe

Mundu osoko kooperatibek uztailaren 2an egingo dute Kooperatiben Nazioarteko Egunaren 100. edizioa (#CoopDay). Nazio Batuen Kooperatiben Nazioarteko Urtea (2012) egin eta hamar urtera, kooperatiba-mugimendu globalak efemeride haren leloa berreskuratu du: ‘Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute’, aurtengo Nazioarteko Egunerako, eta Nazioarteko Urtea gogoratzeko.´ Bruno Roelants ACI erakundeko zuzendari nagusiak azaldu duenez, “kooperatibak erantzuna ematen ari zaizkio … Continued

Gogoratu! Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa unibertsitate masterraren aurreinskripzio epea zabalik maiatzak 14ra arte

2022 maiatza 13
Kategoriarik gabe

Adi! Azken egunak Masterraren aurreinskripzioa egiteko. 2022-2023 ikasturtean UPV-EHUko Unibertsitateko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Master Ofizialaren edizio berriari hasiera emango zaio. Master hau GEZKI Institutuak (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) sustatzen du eta ondoko erakundeek parte hartzen dute bertan: HEGOA Institutua, Lan-Harremanetako Unibertsitate Eskola, Donostiako Enpresa Ikasketetarako Unibertsitate Eskola eta Ekonomia Aplikatua I zein … Continued

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

2022 maiatza 13
Kategoriarik gabe

Maiatzaren 11n, asteazkena, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren eguna ospatu zen, Gasteizko Artium Museoan. Hirugarren Gizarte Sektorea irabazi asmorik gabeko herritarren ekimeneko erakundeek osatzen dute. Erakunde horien helburua da egoera ahulean edo bazterrean, babesik gabe, ezgaitasunean eta/edo mendekotasunean dauden pertsonen, familien, taldeen eta komunitateen gizarteratzea eta eskubideen benetako erabilera sustatzea. Ia 4.000 euskal erakundek gizarte kohesionatu, … Continued

Trantsizio energetikoari emandako erantzun kooperatiboa

2022 maiatza 13
Kategoriarik gabe

Energiaren sektorea protagonista izaten ari da azken hilabeteetan, zoritxarrez eta ohikoa den bezala, interes geopolitiko eta ekonomikoek pertsonen beharren gainetik agintzen baitute. Prezioen aldakortasun eta ezegonkortasunak ondorio negatiboak dakarzkio ekonomiari oro har, eta benetako amesgaiztoa da familia ahulenentzat. 2021ean, etxebizitzaren, uraren, elektrizitatearen, gasaren eta beste erregai batzuen sektoreko KPIa % 23,3 igo zen eta b022an, egoera are … Continued

14M: genero-berdintasunari eskainitako bidezko merkataritzaren eguna

2022 maiatza 13
Kategoriarik gabe

“Berdintasunaren alde. Bidezko Merkataritza gara” Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 14an (eta hilaren gainerakoan), 50 herri baino gehiagotan egingo diren jarduerak biltzen dituen lema da. Aurten, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguneko mezuak mundu osoko milioika emakumek pairatzen duten bazterketa eta diskriminazioa salatzen du, haien oinarrizko eskubideen erabilera mugatzen baitu. Era berean, genero-berdintasunean modu konprometitu … Continued

Eroski Taldeak 105 milioi euroko irabaziak izan ditu zergak ordaindu ondoren 2021ean, eta emaitzarik onena izan du 2007tik

2022 maiatza 13
Kategoriarik gabe

Eroski Taldeak 104,61 milioi euroko emaitza positiboarekin itxi zituen 2021eko kontuak. Emaitza onena izan du 2007tik, kooperatibak jakinarazpen batean adierazi duenez. 2021eko ekitaldian, Eroskik 443 milioi euro murriztu zuen finantza-zorra, eta 953 milioi euroko saldoa utzi zuen. Taldearen salmenta gordinak 5.116 milioi eurotik gorakoak izan ziren, hau da, 2020. urtekoak baino %4,8 gutxiago. Urte berezi … Continued

Ekonomia soziala, Europaren etorkizuna, Ekonomia Sozialari buruzko Europako Konferentzia Estrasburgon

2022 maiatza 13
Kategoriarik gabe

Maiatzaren 5ean eta 6an, Estrasburgoko Musika eta Kongresu Jauregian, «Ekonomia soziala, Europaren etorkizuna» hitzaldia egin zen. Gizarte Ekonomiaren Europako lehen ekitaldi presentzial handia izan zen pandemia hasi zenetik eta Gizarte Ekonomiarako Europako Ekintza Plana onartu zenetik, 2021eko abenduan. Ekitaldiak 1.000 pertsona inguru mobilizatu zituen gizarte-ekonomiako eragileen, adituen eta Europako erakunde eta gobernuen ordezkarien artean, elkarteak … Continued

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa unibertsitate masterraren aurreinskripzio epea zabalik

2022 apirila 29
Kategoriarik gabe

Adi! Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa unibertsitate masterraren aurreiskripzio epea zabalik da, maiatzak 15era arte. 2022-2023 ikasturtean UPV-EHUko Unibertsitateko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Master Ofizialaren edizio berriari hasiera emango zaio. Master hau GEZKI Institutuak (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) sustatzen du eta ondoko erakundeek parte hartzen dute bertan: HEGOA Institutua, Lan-Harremanetako Unibertsitate Eskola, Donostiako … Continued