Trantsizio energetikoari emandako erantzun kooperatiboa

13 maiatza, 2022 | Kategoriarik gabe

Energiaren sektorea protagonista izaten ari da azken hilabeteetan, zoritxarrez eta ohikoa den bezala, interes geopolitiko eta ekonomikoek pertsonen beharren gainetik agintzen baitute. Prezioen aldakortasun eta ezegonkortasunak ondorio negatiboak dakarzkio ekonomiari oro har, eta benetako amesgaiztoa da familia ahulenentzat. 2021ean, etxebizitzaren, uraren, elektrizitatearen, gasaren eta beste erregai batzuen sektoreko KPIa % 23,3 igo zen eta b022an, egoera are gehiago okertu da.

Errealitatea izan da prezioek etengabe egin dutela gora ordutik urterik urte, maximo historikoetara iritsiz, gaur egungo zifra kaotikoetaraino. Lehia libreak merkatu bat sortu du espainiar estatuan,eta hiru enpresa dira pastelaren %90a eskuratzen dutenak: ENDESA, IBERDROLA eta NATURGY.

Bien bitartean, herritarrek beren beharrei erantzungo dieten erantzunak sortu nahi izan dituzte. Alegia, pertsonak eta planeta onura ekonomikoen gainetik jarriko dituzten soluzioak. Azken urteetan ugaritu egin dira energia berriztagarria sortzeko eta kontsumitzeko proiektu kooperatiboak. Horri esker energia-subiranotasunean aurrerapausuak eman dira, proiektu deszentralizatu, demokratiko eta lurraldean errotuen bidez. Horien adibide argiak dira GoiEner edo Som Energia, ezarpen eta ibilbide nabarmenena dutenak. Baina gehiago dira martxan diren proiektuak. Izan ere, Europa mailan, horrelako kooperatibek urte asko daramatzate lanean. REScoop, herritarren energia-kooperatibak biltzen dituen europar federazioa, gaur egun ia 2.000 kooperatiba bazkidek osatzen dute. Guzti horiek 1,25 milioi pertsona baino gehiago ordezkatzen dituzte.

Elektrizitatearen prezioen igoeraren arazoa

Azken hilabeteetako merkatu elektrikoaren prezioen igoera hain bortitzak energia berriztagarria ekoiztu eta merkaturatzeko proiektu kooperatibo horien diruzaintza tenkatu du, modu kritikoan.
Gainera, Gobernuak etxeetako elektrizitate-fakturaren igoera arintzeko hartutako neurrietako bat BEZa % 21etik %10era jaistea izan zen. Neurri honek elektrizitatea luxuzko ondasun gisa tratatzeari uztea ekarri du. Baina merkaturatzaileek erosketaren eta salmentaren arteko BEZaren aldeari eutsi behar diote aldea konpentsatu arte, eta horrek diruzaintzan eragiten du.

Erantzuna ekonomia eraldatzailetik eta finantza kooperatiboetatik

Segur aski, prezioak igotzeko arrazoiak bat baino gehiago dira. Baina, funtsean, baliabideen neurrigabeko erauzketan oinarritutako sistema ekonomiko baten alertak dira, gero eta gehiago kolapsoaren mugan kokatzen den sistemaren abisuak.  Coop57k 2 ‘5 milioi euroko maileguak eman dizkie GoiEner eta Som Energiari azken hilabeteetan, merkatu elektrikoan ekoizpen eta merkaturatze-jarduera garatzen jarraitzeko behar duten finantza-sendotasunaz hornitzeko. Konpromiso politiko eta sozialetik abiatuta, lankidetzatik abiatuta, eta zailtasun-uneetan ahaleginak batzea inoiz baino beharrezkoagoa dela jakinda.

Iturria: Koop57 Euskal Herria