editorea

ESSaren II. kongresua: 300 esperientzien bila dabiltza

2016 urria 28
Kategoriarik gabe

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hedapenaren errealitatea ikustarazteko, kongresuaren egoitzan, alternatiba ekonomikoen esparruko gutxienez 300 esperientzien posterrez osotutako makro-collage bat ikusgai jarri nahi dute. Proiektu txiki ala handiak izan daitezke, prozesu konplexu edo jarduera zehatz bat, sare edo erakunde baten aurkezpena, garrantzitsua iruditzen zaizuen argitalpen bat edota web atari bat… ekonomia sozial, solidario, inklusibo eta jasangarri … Jarraitu irakurtzen

Kreditu kooperatiba eta aurrezki kutxek lurralde kohesioan duten funtzioa izeneko europar jardunaldiaren balantzea

2016 urria 28
Kategoriarik gabe

Joan den urriaren 27an, Donostiako Zuzenbide Fakultateko paraninfoan europar jardunaldia egin zen, non zenbait aditu eta Gizarte Ekonomiako aktore zein publiko jendetsua bildu zen, Kreditu kooperatiba eta aurrezki kutxek lurralde kohesioan duten funtzioaren inguruan eta CESE-k (Comité Económico y Social Europeo) gai honi buruz argitaraturiko irizpenaz eztabaidatzeko. Gezkiko Zuzendari Aitor Bengoetxeak jardunaldiaren aurkezpena egin zuen … Jarraitu irakurtzen

ASLE-k FMD Carbide SAL eta Gráficas Zamudio Printek SAL enpresei emango die XXVIII Nazioarteko Txemi Cantera Saria

2016 urria 28
Kategoriarik gabe

Sari banaketa datorren azaroaren 24ean egingo da, Bilboko Carlton Hotelean. Aurten, Txemi Cantera Sariko epaimahaiak FMD Carbide SAL eta Gráficas Zamudio Printek SAL enpresa bizkaitarrak saritzea erabaki du, biak ASLE-ren sortzaileak. FMD CARBIDE enpresak metal gogorrak sinterizatzen ditu, duela 60 urtez geroztik. 90eko hamarkada hasieratik bere ekoizpena lanabes eta mozketa tresna ezberdinetarako metal gogorretan espezializatu … Jarraitu irakurtzen

Uxue Barkos-ek gizarte ekonomia eta solidarioko mugaz gaindiko “ETESS” proiektua ezagutu du

2016 urria 28
Kategoriarik gabe

Programaren ordezkariekin izan duen bileran, gizarte ekonomiak kalitatezko enplegua eta tokiko erantzunak sortzeko duen ahalmenaren garrantzia azpimarratu da. Nafarroako Gobernuko lehendakaria, irailaren 21ean bildu zen Pirinio Atlantikoko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ordezkariekin mugaz gaindiko “ETESS” proiektua ezagutzeko helburuarekin, eta ANELen (Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartea) parte hartzearekin sortu dutena. ETESS (Gizarte Ekonomia eta Solidarioko … Jarraitu irakurtzen

Europako Instituzioak Gizarte Ekonomiarako Europar Akzio Planaren alde azaldu dira

2016 urria 28
Kategoriarik gabe

Europar Parlamentuak antolatutako bileran parte hartu zuten Europar Batzordeko, Ceseko eta Eslovenia, Luxenburgo eta Suediako Gobernuetako goi karguek. Bertan, sektore honetarako beharrezkoa den Akzio Plan baten elaborazioa eskatu diote CEPESek eta SEEk Europar Batzordeari. Europar Parlamentua, eta bereziki, Gizarte Ekonomiako Taldea, egun 6 talde politikotako 80 diputatuk osatzen dutena, gogotsu lanean ari dira Gizarte Ekonomiaren … Jarraitu irakurtzen

FOROKOOP X. jardunaldia izan da: “Kooperatibismoaren ekarpen soziala”

2016 urria 28
Kategoriarik gabe

Joan de urriaren 5ean, Eztabaida Kooperatiborako Foroak (FOROKOOP) Kooperatibismoaren ekarpen sozialaren inguruko jardunaldia antolatu zuen, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Berau Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluak (EKGK) eta Euskadiko Kooperatiben Kofederazioak (KONFEKOOP) laguntzarekin eraman zen aurrera. Forokoop-eko web orrian hurrengo dossierra eskugarri dago, non jardunaldiko puntu garrantzitusenak azaltzen diren: JARRAIPENA BIDEOTAN ELKARRIZKETAK ONDORIOAK ETA PONENTZIAK Iturria: FOROKOOP

Lantegi Batuak eta Osakidetzaren arteko hitzarmena, gaixotasun mentala duten pertsonen laneratzeko trantsizioa errazteko

2016 urria 28
Kategoriarik gabe

Pasa den irailaren 20an Lantegi Batuak eta Osakidetzak hitzarmena sinatu zuten, gaixotasun mentala duten pertsonen laneratzea laguntzeko. Akordio honen bidez, modu koordinatuan lan egingo dute Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearekin batera, kolektiboko pertsonen trantsizioa zerbitzu publiko eta pribatuen artean modu jarraiagoan egin dadin, dauden baliabideen erabilera hobetuz. Informazio gehiago (erderaz), hemen. Iturria: Lantegi Batuak

SSI Talde kooperatiboaren 30. Urteurrena

2016 urria 28
Kategoriarik gabe

Abenduaren 1ean gizarte zerbitzuen alorrean aitzindaria izan den taldeak 30. urteurrena ospatuko du. Hasieran, enplegu duin bat bilatzen zuten emakumeen talde bat izatetik, enpresa errealitate berritzaile bat sortzea lortu dute, onura publiko gisa aintzatetsitako gizarte-ekimeneko enpresen kooperatiba bihurtuz, eta zerbitzu hauetan lan egiten duten ehunka emakumeren jarduera ekonomikoa duintzen lagunduz. 1987an eraldaketa-testuinguru batean jaio zen … Jarraitu irakurtzen

Europar jardunaldia Donostian: “Kreditu Kooperatiba eta Aurrezki Kutxen funtzioa Europan”

2016 iraila 30
Kategoriarik gabe

Urriaren 27an “Kreditu Kooperatiba eta Aurrezki Kutxen funtzioa Europan” izeneko europar jardunaldi akademikoa egingo da EHU/UPV-ko Zuzenbide Fakultatean, Donostian. Jardunaldia Gezki-k antolatu du, CESE-ren lankidetzarekin (Comité Económico y Social Europeo). Bertan, aipaturiko batzordeak 2015ean argitaratu zuen ECO/371 irizpena aztertu eta honen inguruan eztabaidatuko da. Zuzenbide fakultateko Gradu Aretoan egingo den jardunaldia, goizeko 9:00etan hasiko da, … Jarraitu irakurtzen