Joan den urriaren 27an, Donostiako Zuzenbide Fakultateko paraninfoan europar jardunaldia egin zen, non zenbait aditu eta Gizarte Ekonomiako aktore zein publiko jendetsua bildu zen, Kreditu kooperatiba eta aurrezki kutxek lurralde kohesioan duten funtzioaren inguruan eta CESE-k (Comité Económico y Social Europeo) gai honi buruz argitaraturiko irizpenaz eztabaidatzeko.
Gezkiko Zuzendari Aitor Bengoetxeak jardunaldiaren aurkezpena egin zuen eta ondoren Zuzenbide Fakultateko Dekano ordeak, Ana Rosa Gonzalezek eta Gipuzkoako Kampuseko Errektore ordeak, Ana Arrietak, ongietorri hitz batzuk eskaini zituzten. Lehenengo hitzaldia CESE-ko Carlos Trias-ek egin zuen, ECO/371 irizpenaren nondik norakoak azalduz, eta jarraian Joan Ramón Sanchís, Universitat de Valènciako katedradunak “Kreditu kooperatiben ekarpena finantza inkusioan” izeneko hitzaldia eman zuen.
Kafearen ondoren Fiareko presidente Peru Sasiak finantza proiektu honen azalpen bizkor bat eman zuen, gertuko finantza bitartekari moduan ulerturiko erakundea dela azpimarratuz, eta gogoraraziz proiektuaren ikuspegi politiko-ideologikoak alde batetik, eta Fiareren tokiko ezarpenak bestetik, bertako agente ezberdinekin aliantzak eta hartu-eman etengabeak beharrezkoak direla. Bukaerako mahai inguruaren aurretik, azkenik, Jean Michel Larrasquetek, Credit Agricole bankutik etorria, Iparraldeko aurrezki kutxen berezitasunak azaleratu zituen, eta proiektuen finantzazioa lortzeko gizartetik sorturiko hainbat ekimen ezagutarazi zituen, hala nola “Eticoop” edo “Herrikoa” proiektuak.
Jardunaldiari amaiera emateko, Gezkiko kide Sylvia Gaiy-k moderaturiko mahai inguru batean parte hartu zuten hizlari guztiek, zeintzuek hark eginiko galderei erantzunez ondorio interesgarriak atera ahal izan zituzten bertaratutakoek.
Iturria: GEEB