Programaren ordezkariekin izan duen bileran, gizarte ekonomiak kalitatezko enplegua eta tokiko erantzunak sortzeko duen ahalmenaren garrantzia azpimarratu da.
Nafarroako Gobernuko lehendakaria, irailaren 21ean bildu zen Pirinio Atlantikoko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ordezkariekin mugaz gaindiko “ETESS” proiektua ezagutzeko helburuarekin, eta ANELen (Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartea) parte hartzearekin sortu dutena.
ETESS (Gizarte Ekonomia eta Solidarioko Mugaz Gaindiko Eskola) proiektuaren helburua enplegurako sarbidea hobetzea da, Gizarte Ekonomiako proiektu berritzaileak martxan jartzeko pertsonak trebatuz. Guzti hau mugaz gaindiko kooperazioaren ikuspegitik egingo da, esperientziak eta ezaguerak partekatzeko, eta ahalmen sortzaileak, ahalduntzea eta tokiko agenteen kolaborazioa Gizarte Ekonomiako proiektuetan indartzeko.
Proiektu honetan lau bazkidek parte hartzen dute: KONFEKOOP, Comité de Bassin d´Emploi du Seignanx, Hendayako Udala, eta ANEL buru bezala. Finantziazioaren %65a INTERREG POCTEFA 2014-2020 Programaren bidez lortu dute. Proiektu honen helburua lankidetzaren bidez enplegu kolektiboak sortzea izango da.
Iturria: navarra.es