Albisteak

Gureak BBVAren Integra Saria jaso du

2016 uztaila 29
Kategoriarik gabe

Gureak VIII. Integra saria jaso du BBVAren eskutik, urritasuna duten pertsonen lan munduratzean izan duen ibilbidea dela eta. Berria ikusi nahi baduzue, egin klik hemen. Iturria: BBVA eta Atzegi

Kooperatiben Nazioarteko Eguna

2016 uztaila 29
Kategoriarik gabe

Uztailaren 2an Kooperatiben Nazioarteko Eguna ospatu zen “Kooperatibak: etorkizun jasangarri baten alde lan egiteko ahalmena” goiburuarekin, Nazio Batuek 2030erako zehaztutako Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko kooperatibek egin dezaketen ekarpena azpimarratuz. Pertsonen premiei erantzuteko printzipioetan eta balioetan oinarritutako enpresak izanik, kooperatibek funtsezko papera jokatzen dute Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko, haien artean gosea, elikadura segurtasuna, genero berdintasuna eta … Jarraitu irakurtzen

Presidente berria EHLABEn

2016 uztaila 29
Kategoriarik gabe

Ekainaren 28an Bergaran EHLABEko Batzar Nagusia burutu ondoren, Elkartearen Zuzendaritza Batzorde berria osatua geratu zen. Bertan, Txema Franco, Lantegi Batuetako Zuzendaria, izendatu zuten Presidente. Ekitaldian, eskerrak eman nahi izan zioten orain arteko Zuzendaritza Batzordeari, Iñaki Alkorta buru zuenari. Hauek egindako lanaren bitartez, urritasuna duten pertsonen enplegua hobetzen lagundu dute, eta kudeaketa-eredu hau erreferente izan dadin … Jarraitu irakurtzen

Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du “Hirugarren sektore sozialari buruzko legea elkarteek egindako lanari emandako errekonozimendua dela”

2016 uztaila 28
Kategoriarik gabe

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu den Angel Toñak pasa den maiatzean Legebiltzarrean onartu zen lege berriaren alderdi azpimarragarrienak azaldu dizkie hirugarren sektore sozialeko elkarteei, horien jarduna arautzen duena. Hirugarren sektore sozialeko ehun elkartek baino gehiagok, tartean, eskuarki gizarte-zerbitzuen esparruan dihardutenak eta gizarte-politikako beste esparru batzuetakoak (enplegua, gizarteratzea, etab.), Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte … Jarraitu irakurtzen

Fiarek online kontu korrontea martxan jarriko du

2016 uztaila 28
Kategoriarik gabe

Fiare Banku Etikoa martxan jarri zenetik, 2014 bukaeran, banku desberdin bat nahi duten eta finantza etikoak gizarte eraldaketarako tresna bat direla uste duten pertsonen eta erakundeen zerbitzura dauden tresnak garatzeko lan egin da. Bazkide eta bezero diren milaka pertsonei esker, Fiareko produktu eta zerbitzuak hautatu dituztenak, dozenaka proiektuei kreditua eman zaie estatu osoan, gizartean eta … Jarraitu irakurtzen

EHU-k antolatutako irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteen inguruko udako ikastaroaren amaiera

2016 uztaila 28
Kategoriarik gabe

“Erabilera publikoko elkarteak eta fundazioak: ikuspegi juridikoa, ekonomikoa eta eratzailea” izena hartu duen udako ikastaroak bi egunetan zehar gai honetan adituak diren hainbat profesional elkartu ditu. Bertan, irabazi-asmorik gabeko entitate pribatu hauek duten eragin sozialari buruz hausnartu dute. Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Josu Erkoreka, izan da kurtsoaren itxiera ekitaldiaren arduraduna. Entitate hauek burutzen duten lanari eta … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

2016 uztaila 28
Argitalpenak

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpenen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen. Euskal Herriko argitalpenak hemen. Estatu mailako argitalpenak hemen. Nazioarteko argitalpenak hemen. Aldizkari zientifiko-akademikoak hemen.

Uztailaren 1ean antolatu zuen CESEk Europako Gizarte Ekonomiako Enpresen eguna

2016 uztaila 28
Kategoriarik gabe

Ekitaldia Hitzetatik ekintzara! lemapean ospatu zen, eta CESEko bazkide guztiak biltzeaz gain, intereseko hainbat talde elkartu zituen egoeraren ikuspegi osatuago bat izateko helburuarekin. Honetaz gain, sektoreak indarra hartzeko beharrezkoak diren neurri eta akzioen inguruan eztabaidatu zuten. Michael Smyth, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeko lehendakariordea,  izan zen jardunaldia zabaltzearen arduraduna. Honek azpimarratu zuen gizarte ekonomiako enpresentzat … Jarraitu irakurtzen

EB-ak Peñascal kooperatiba jardunbide egokiko katalogoan barneratu du

2016 uztaila 28
Kategoriarik gabe

Europar Batasuneko Zuzendaritzak pobreziaren eta esklusioaren aurkako borrokaren konklusioak publikatu ditu “Pobreziaren eta esklusio sozialaren aurkako borroka: zeharkako ikuspegia” izeneko dokumentuan. Informeak arazo hau tratatzen duten proiektu ezberdinen arteko praktika egokienak barne hartzen ditu, beharrezkoak diren agente eta instituzioak kontutan hartuz. Peñascal kooperatibaren helburu nagusia gazteen oinarrizko prestakuntzaren funtsezko gaitasunetan sakontzea da, ikasleari ikaskuntza iraunkor … Jarraitu irakurtzen