Albisteak

Geltoki proiektuak ekonomia solidarioa eta alternatiboa gerturatuko die Nafarroako herritar guztiei

2018 martxoa 27
Kategoriarik gabe

Martxoaren 6an, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak autobus geltoki zaharreko beheko solairuko zati baten kudeaketa eta ustiapena adjudikatu ondoren, aurrera doa Geltoki proiektuaren bidaia; duela zazpi urte hasitako proiektua da, REASen parte hartzen duten erakunde batzuen ekimenez, ekonomia solidarioa Iruñeko eta Nafarroa osoko herritarrei ezagutzera emateko asmoarekin. Proiektuan parte hartzen dute hurrengo erakundeek: Nafarroako Ekonomia … Jarraitu irakurtzen

Gizarte Ekonomia eta Solidarioa aldarrikatzailea ere Emakumearen Nazioarteko Egunean

2018 martxoa 27
Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomia eta Solidarioko familia guztietako erakunde ordezkatzaileek parte hartu zuten, martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean. Hainbat ekimen sortu zituzten eremu ezberdinetan ematen diren ezberdintasunak salatzeko. Berdintasuna eskubide bat da eta eraginkorra izan dadin beharrezkoa izango da guztiok elkarrekin lan egitea. Gaur egungo erronka garrantzitsuenei aurre egiteko aukera paregabea da, horien artean, krisi ekonomikoa, pobreziaren … Jarraitu irakurtzen

EZMk EHSS Sustatzeko Estrategia aurkeztu dio Lehendakariari

2018 martxoa 27
Kategoriarik gabe

Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiak (EEZM) ezohiko saio bat egin zuen martxoaren 20an Lehendakaritzan, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko I. Estrategian jasotako 36 ekintzak aurkezteko. Estrategiako dokumentua Eusko Jaurlaritzak landu du hirugarren sektorearen laguntzarekin eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren bidez, hori baita hirugarren sektoreak euskal administrazioan parte hartzeko daukan elkarrizketa organo nagusia. Estrategia sortu da Euskadiko … Jarraitu irakurtzen

Ez ahaztu hurrengo datak!

2018 martxoa 27
Kategoriarik gabe

Agendan jasotzeko data garrantzitsuak Urriaren 4 eta 5ean Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen XVII Kongresua egingo da Toledon, eta proposamenak onartuko dira apirilaren 16a arte, hurrengo helbidera bidali beharko direnak: ciriec@uv.es Bestalde, uztailaren 4tik 6ra ACIko 2018ko Ikertzaileen hitzaldia egingo da Holandan, hurrengo lemapean ospatuko dena: “Cooperative in a rapidly changing world”. Proposamenak bidali ahal izango dira … Jarraitu irakurtzen

Gipuzkoako enpresetan pertsonen partaidetza aztertzeko tresna: demokrazia ekonomikorantz aitzina joateko lanabesa

2018 martxoa 1
Kategoriarik gabe

GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutuak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatzen diren enpresetan langileek duten parte hartzea aztertzeko lanabesa landu du. Ikerketa GEZKI Institutuko disziplina anitzeko ikertzaile-talde batek egin du eta “pertsonekin eta lurraldearekin engaiatutako enpresak sustatzea” da tresnaren helburua. Aipatu beharra dago azterketaren ardatza pertsona dela, enpresaren Gobernuaren inguruko partaidetzari … Jarraitu irakurtzen

Ba al zenekien…

2018 otsaila 28
Kategoriarik gabe

EAEko Ekonomia Solidarioko erakundeetan erabakiak hartzen dituzten pertsonen %55a  emakumezkoak direla? Gainera, Lanaldi osoan adierazitako lanpostuen %66a emakuzmezkoek betetzen dute. Horrela adierazten da REAS Euskadik argitaratu berri duen 2017ko auditoria sozialaren prozesuaren emaitza nagusietan. Bertan parte hartu dute Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren esparruko 71 erakundek, hauetako 61 REAS Euskadiko bazkideak dira. Auditoria Sozialaren prozesuak, … Jarraitu irakurtzen

Gobernuak onetsi egin du 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana

2018 otsaila 28
Kategoriarik gabe

Euskal Gobernu Kontseiluak 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana onetsi zuen asteartean. Honen bitartez, euskal erakundeek oinarrizko tresna dute gizarteratzearen inguruko euskal politikak antolatzeko eta egituratzeko. Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak azaldu zuenez, Plana sailen artekoa da, eta ulertzen da gizarte-kohesioaren eta desberdintasunaren aurkako borrokaren helburua Eusko Jaurlaritzako sail guztien eskumena dela. Hori dela eta, … Jarraitu irakurtzen

ASLE eta ASATA elkarteek lan sozietateen III Mintegia egin zuten Bilbon

2018 otsaila 28
Kategoriarik gabe

Otsailaren 15 eta 16an, Euskadi (ASLE) eta Asturiasko (ASATA) lan sozietateen elkarteen arteko III Mintegia eraman zuten aurrera. Bertan lan sozietateen oraina eta etorkizunari ekiteko estrategia ezberdinak aztertu eta bateratu zituzten. Horretarako sektorearen inguruko zenbait aspektu hartu zituzten kontuan, hala nola 2017 urtean lan sozietateen sorkuntzak izandako bilakaera edota sektorearen hobekuntzara bideraturiko proposamenak. Berriki onarturiko … Jarraitu irakurtzen

Eusko eguna ospatuko dute Baionan martxoaren 4ean, sortu eta 5 urte igaro direnean

2018 otsaila 28
Kategoriarik gabe

Euskoaren elkarteko zuzendari orokorrak, Dante Edme-Sanjurjoren hitzetan, Euskoaren arrakastaren ezaugarria da “proiektu amankomun baten inguruan jendarteko sektore ezberdinen arteko zubi lana egitea. Honela, 3000  kide partikularrek eta saltegi, enpresa, laborari, elkarte, osagarriaren munduko profesional, etab. arloetako 700 kide baino gehiagok erabiltzen dute eguneroko bizian” Euskoa. Aipagarria da Ipar Euskal Herriko gertuko administrazio batzuen aldetik (Hendaia, … Jarraitu irakurtzen