EZMk EHSS Sustatzeko Estrategia aurkeztu dio Lehendakariari

27 martxoa, 2018 | Kategoriarik gabe

Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiak (EEZM) ezohiko saio bat egin zuen martxoaren 20an Lehendakaritzan, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko I. Estrategian jasotako 36 ekintzak aurkezteko. Estrategiako dokumentua Eusko Jaurlaritzak landu du hirugarren sektorearen laguntzarekin eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren bidez, hori baita hirugarren sektoreak euskal administrazioan parte hartzeko daukan elkarrizketa organo nagusia.

Estrategia sortu da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Legea (EHSS) betetzeko. Ondorioz, asmo handiko dokumentua eta aldez aurreko 36 jarduketa sortu dira, eta horiek hedatzeko legealdi bat baino gehiago beharko dira. Beraz, Jaurlaritzak eta hirugarren sektoreko sareek 2018-2020 Legealdi Plana adostu dute, eta bertan lehentasunezko 12 jarduketa jaso dira epe horretan hedatzeko.

Lehenetsitako hamabi jarduketen barruan, botere publikoaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko elkarrizketa soziala sustatu eta bultzatzeko neurriak daude. Baita bi alderdien arteko lankidetza eta kooperazioa ere esku-hartze sozialeko erantzukizun publikoko zerbitzuak emateko. Ildo beretik, kontzertu sozialeko araubidearen bultzada barne hartzen du, kontratu modalitatetik eta lankidetzan aritzeko esparru-hitzarmenetatik ezberdintzen.

Halaber, hurrengoei ere heltzen die: diru-laguntzen hobekuntza, erabilera sozialerako azpiegitura publikoei buruzko plana eta EHSSko hiru mila erakunde baino gehiagok gizarteari ematen dioten balioa sustatzea.

EHSSren egunerokoa eta ekarpena hurbiltzeko, urteroko kanpaina egiten da egun esanguratsu baten inguruan, aldizkako biltzarra egiten da, eta komunikabideekin lankidetzako ekintzak eta sentsibilizazio eta prestakuntzako bestelako ekintzak gauzatzen dira.

EHSSko errealitatea aldez aurretik aztertzeko, 2020ra arteko planak hurrengoak hartzen ditu, besteak beste: sektoreko egoerari buruzko ikerketa eta ebaluazioko aldizkako zikloa abiatzea (EHSSko Liburu Zuria) eta estrategiaren hedapena ebaluatzeko urteko txostena. Nabarmentzekoa da etorkizunean Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokia abian jartzea.

Estrategia hemen

Iturria: Sareen Sarea